Azaroaren 16ra bitarte, Goierriko hainbat puntutan ikuskapen unitate mobila egongo da bertako zein inguruetako baserritarrentzat, eta traktore edo nekazal lan-tresnei IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa - ITV) pasatzeko aukera eskainiko du. Zaldibiakoa Goizaneko aparkalekuan izango da azaroaren 16an. Txanda hartzeko, 943 62 63 00 telefonora deitu behar da (Irungo IAT). Jarraian informazio guztia.
Gehiago
Egin beharreko margoketak lanak eginda, berriz ere herritar guztientzako erabilgarri dago Resti pilotalekua.
Gehiago
Uda garaia baliatuz, Resti pilotalekuan margoketa eta txukunketa lanak egiten ari dira.
Gehiago
Badajozeko Don Benito hirian jaioa, 100. urtebetetzea ospatu du gaur Sagrario Romerok etxeko eta senideen konpainian. Ohitura legez, bisitan joan zaizkio Zaldibiako Udaleko ordezkariak, zoriondu eta oroigarria ematera.
Gehiago
Udako geldialdia aprobetxatuz hainbat lan egiten dira urtero eskola-eraikinean eta eremuan, eta aurten hainbat esku-hartze aurreikusi dira. Tartean, margoketa lanak, auzolanean egingo direnak uztailaren 26an. Irakurri eta parte hartu!
Gehiago
Irailean eta urrian, Kanguneko kideen eskutik, 8 saioz osatutako ikastaro trinkoa eskainiko da Zaldibian, asteazken arratsaldeetan. Jarraian informazio osoa eta izen emateko aukera.
Gehiago
Uztailaren 20an egindako udalbatzan, Adierazpen Instituzionala onartu zen aho batez, euskararen aurkako sententziaren harira. Jarraian adierazpeana osorik eta udalbatzak hartutako beste erabakien xehetasunak ere bai.
Gehiago
Ostegunean, uztailak 20, bilduko da ohiko bilkuran udalbatza, uztaileko osoko bilkura egiteko. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta gogoratu bilkurak publikoak direla eta edozeinek duela bertaratzeko aukera.
Gehiago
Aurreko astean egin zen lehen bilera eta hainbat gai finkatu ziren jada: festa egunak zeintzuk izango diren, festa gunearen antolaketa orokorra zein izango den eta egitarauaren lehen zirriborroa ere osatu zen. Bigarren bileran, egitarauan sakonduko da, uda aurretik lotzea komeni diren ekintzak zehazteko, bereziki musika taldeena.
Gehiago
Udako jarduerak bigarren astean sartu diren honetan, ikusgai dituzue pasa den ostiraleko ospakizuneko argazkiak. Urtero bezala, uztailaren 7an ospatu zuten San Fermin Zaldibiako haurrek. Zuriz eta zapi edo gerriko gorriz jantzita, dotore ibili ziren herriko plazan, begiraleek lagunduta.
Gehiago
Europako Batzordeak ohartarazpena egin dio Espaniari hondakinen birziklapen baxua eta zabortegietara isurtzen duen hondakin kopuru handia aintzat hartuta, 2025 eta 2035erako ezarrita dauden helburuetatik urrun daudelako. Bertan, Zaldibiako hondakin bilketa sistema, eta bere hobariak praktika on gisa aipatu ditu.
Gehiago
UEMAko hautetsiek agerraldi jendetsua egin zuten ostiralean, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak udal legearen aurka emandako epaiaren harira: udalei euskara hutsez funtzionatzeko bidea ezeztatu die. Bertan izan zen Ioritz Berra Zaldibiako alkatea, beste 125 alkate eta hautetsirekin batera.
Gehiago