Bertan dira urruti ziruditen herriko festak. Ekainean hasi genituen jaiak diseinatu eta antolatzeko lan-saio irekiak eta pasa den asteazkenean eman zitzaion itxiera prozesuari. Laster zabalduko da egitaraua, baina hemen xehetasun batzuk aurrerapen gisa.
Gehiago
Hondakin organikoaren kudeaketa herrian bertan egiteko helburuarekin, prest ditugu Mendi-Ondo eta Gaztainadi inguruko lehen bi auzo konpostguneak. Parte hartu nahi duten Mendi-Ondo eta Gaztainadi inguruetako bizilagunei udaletxean izena emateko deia luzatzen diegu. Datozen asteetan burutuko ditugun bileretan zehaztuko dira herriguneko gainontzeko auzo konpostguneen kokapenak.
Gehiago
Telekomunikazioen oihan globalizatuaren baitan, Euskal Herriko nazio eraikuntza eta burujabetzaren alde lan egiteko sortu zen Izarkom telekomunikazio operadore kooperatiboa. Zaldibiako Udalak gertutik jarraitu du bere ibilbidea eta uztaileko osoko bilkuran aho batez onarturik kooperatibako bazkide erabiltzaile egin da. Abuztutik aurrera udaleko telefono eta internet zerbitzuak Izarkomek ematen ditu eta gainera, aurrezte ekonomikoa eta zerbitzua zabaltzea ere ekarri du herrira. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Iaz haurreskolako plaken instalazioa egin ondoren, 2022an udaletxeko teilatuari heltzea aurreikusi zen. Udaberrian proiektua aztertu eta idatzi zuen Goiener Taldeak eta udaran deialdi irekia egin ondoren, ebatzi da nork egingo dituen lanak. 20 kWko instalazioa (56 plaka) jarriko dira teilatuko hegal batean eta bertan sortutako energia autokontsumo-partekatu sistemaren bidez Udaletxeko, Beti Gazte tabernako eta Itoitz Etxeko (Mediku-etxe-gaztetxea) hornidurarako erabiliko da. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Amelia Barquin eta Karmele Perez hizkuntza eta komunikazioan adituek, hitzaldi-solasaldia eskainiko dute aurten ere. Irakasle, familia eta bertaratu nahi duten herritarrei irekia izango da eta modu arin eta gertukoan azalduko digute Zaldibian egiten ari garen lanaren kokapena eta garrantzia, baita denon artean adosten goazen formatuak ere. Saio hau bereziki gomendagarria da aurreko urtean izan ez ziren familientzat, baita eskolan hasi berri diren irakasle eta ikasle berrien familientzat ere. Hitzaldia euskaraz izango da eta ez dakitenentzat aldibereko itzulpena eskainiko da gaztelerara.
Gehiago
Gure arbasoek, batez ere emakumeek, bazekiten nola sortu euren zaintzarako nahiz etxerako behar zituzten produktuak eta zorionez, jakintza hori ez da galdu. Bi tailerrez osaturiko ikastaro honetan, etxeko egunerokotasunean erabiltzen ditugun zenbait produktu modu ekologikoan egiten ikasiko dugu Aiora Urbieta Eizagirreren gidaritzapean. Lehenengo tailerra irailaren 23an, 17:00-19:00 bitartean egingo da Karreaneko beheko aretoan. Bertan gorputz eta aurpegirako oinarrizko xaboi bana egiten ikasiko dugu. Irailaren 21a baino lehen eman behar da izena, 10€ ordainduta. Informazio guztia barruan ikusgai.
Gehiago
Irailaren 14an, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean Antzokian izango da festak antolatu eta diseinatzeko 3. saioa. Oraingo honetan egitarauaren eta festa gunearen berri emango da, eta protokolo feminista azalduko da.
Gehiago
Atzegik, adimen desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien elkarteak, aurten abian duen sentsibilizazio kanpainan parte hartuko du Zaldibiako Udalak. Datozen egunetan, “Udal hau Atzegizalea da. Eta zu?” leloa daraman murala egongo da zintzilikatuta udaletxeko balkoian.
Gehiago
Gaur goizean amaitu dituzte, Lardizabal eskola ondoko futbito zelaiko argiak LEDera aldatzeko lanak. Aurreko egunetan Plazako Toki Alai frontoiko argiteria berritu zen eta Resti pilotalekukoak aldatzearekin amaituko lirateke aurre ikusitako lanak.
Gehiago
Plazako Toki Alai frontoiko argiteria aldatu berri dugu. 400 watiotako foko zaharrak ordezkatu ditugu LED erako 196 watioko fokoengatik. Argi kontsumoan aurrezpenaz gain, argi egokiagoa dugu orain. Laster futbito zelaian eta Resti pilotalekura zabalduko ditugu lanak.
Gehiago
Proiektu hau Eskolako kanpo espazioa jorratzeko batzorde mistoan landu da ikasturte honetan zehar eta aurre ikusi bezala prest dago eremu berria. Udalak diruz lagundu du proiektua jolas eremu publikoa izateko baldintzapean. Xehetasun guztiak jarraian.
Gehiago
Eskola aurrean jolas- hezkuntza eremu berri bat egiteko lanak hasi dira aste honetan. Proiektu hau Eskolako kanpo espazioa jorratzeko batzorde mistoan landu da ikasturte honetan zehar eta irailerako prest izango da eremu berria. Udalak diruz lagundu du proiektua jolas eremu publikoa izateko baldintzapean. Xehetasun guztiak jarraian.
Gehiago