Ostiral honetan, hilak 29, zabalik egongo da goizeko 8:30etik 15:30era, eta ondoren ateak itxiko ditu irailaren 1era arte. Oraindik garaiz zabiltzate abuzturako libururen batzuk hartzeko.
Gehiago
Joan den asteazkenean, hilaren 13an, egin zen Zaldibiko jaien diseinu eta antolakuntzarako bigarren entzute-saioa. Aurrenekoan bezala, herritar ugari bildu zen antzokian. Bai herriko talde, eragile edo elkarteetako ordezkari moduan, baita norbanako gisa ere. Hirugarren eta azken bilera irailaren 14an izango da, 18:30ean antzokian bertan.
Gehiago
Udan udalerri euskaldunak bisitatuko dituztenak zein horiekin harremana izango duten zerbitzuen sektoreko kideak euskara aintzat hartzera deitu ditu mankomunitateak. Herriko jatetxe eta tabernentzako mahai gainekoak banatu ditu udalak.
Gehiago
Udarako geldialdia aprobetxatuz aurten ere hobekuntza eta garbiketa lanak egiten ari gara Eskola Eraikinean. Margoketa lanak, argi-lanparak aldatzea eta mantenu-konponketak egin dira lehenik, eta ondoren garbiketa orokorra egingo da irailean, kurtso berria hasten denerako.
Gehiago
Uztailaren 6an, Iruñean edo Lesakan bezalaxe, Udako jardueren barruan Zaldibiako txikienek San Ferminak ospatu zituzten. Aurtengoan, eguraldia tarteko, Resti pilotalekuan. Bestalde, izan ditugun egun bero hauei aurre egiteko, plan ezin hobea izan zuten asteazkenean: ur jolasak. Barruan dituzue argazkiak ikusgai.
Gehiago
Aurten ere, joan den astean zehazki, Zaldibiako haur eta gaztetxoek udako kanpainako kirol saioez gozatu dute: piraguak, tenisa eta gaztetxoentzako "Gazte-forman" modalitate berria, zeinetan musika lagun izanik ariketa fisikoa egin duten. Barruan daude argazkiak ikusgai.
Gehiago
2021/2022 ikasturtean Zaldibian antolatutako kurtsoan edo beste euskaltegi/barnetegi homologaturen batean ikasi dutenek eskatu ahal izango dute dirulaguntza. Irailera arteko epea izango dute horretarako, hura barne. 2022/2023 ikasturterako izena emango dutenek, berriz, matrikula bete eta 15 egun izango dituzte dirulaguntza eskatzeko. Barruan dituzue deialdiaren oinarriak eta bertan aurkituko duzue informazio guztia.
Gehiago
2022ko uztailaren 6an Zaldibiako Udalean burututako ez-ohiko osoko bilkuraren inguruko informazio guztia duzue jarraian.
Gehiago
Uztailaren 13an, asteazkena, iluntzeko 19:00etan Antzokian izango da festak antolatu eta diseinatzeko 2. saioa. Pausoei jarraipena emanez, egitarau zirriborroa eta festa gunearen antolakuntza izango dira saio honetako gai ardatzak.
Gehiago
Datorren astelehenetik aurrera, uztailak 11, nazioarteko eta bertako arkitektura ikasle talde handi batek hartuko du gure herria. Xotil Natke Miguez eta Koldo Telleria Andueza arkitektura irakasleen eskutik, EHUko eta Innsbruck-eko (Austria) fakultateak lagun, “Gizartea bere espazio publikoen antolakuntza eta eraldaketan” udako ikastaroa hasi da gaurtik uztailaren 15era arte.
Gehiago
Zaldibiako Udaletxeko teilatuan autokontsumorako 20kW-tako eguzki-instalazio fotoboltaiko bat jartzeko deialdia ireki du Udalak, kontsumo eraginkorrago, jasangarriago eta aldi berean ekonomikoagoa helburu. Eskaintzak aurkeztu nahi dituztenek kontratatzailearen profilean aurkituko dute informazio osoa. Nafarkoop Energia Ekimen Sozialeko Kooperatibak idatzi du proiektua, 33.981,64 €an baloratua, BEZa barne. Abuztuaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira eskaintzak.
Gehiago
Uztailaren 4tik 22ra iraungo dute, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Bi urteko gelatik LH6ra arteko 170 haur ibiliko dira, 16 begiralerekin. Jolasa, kantua eta martxa ez da faltako herrian. Bestalde, DBH 1, 2 eta 3. mailako 26 gaztetxo ibiliko dira aste hauetan irteera ezberdinak eginez, bi begiralerekin. Azkenik, jarduerak hastearekin batera, begiraleek euskararen eta haurren parte hartzearen inguruko formakuntza saioa izan dute UEMA eta Oinherriren eskutik.
Gehiago