2023ko martxoa bete-betea dator, hemen duzue herriko agenda

Irakurle taldea, Herri kirolen jaialdia, martxoaren 8ko aldarria, Ttipi-ttapa morea, antzerkia, rallya, zaldibitar berriei ongi etorria, X. Osinberde sariketa, XXXI. Dantzari txikien eguna, elikadurari buruzko ikastaroa... egitarau betea izanagatik ziur izango dela hemen jasotzea falta denik ere. Jarraian duzue informazio osoa eta "Elikadura: bere garrantzia zahartzean" ikastaroan izena emateko aukera.
Gehiago

Zaldibia 2019-2023 legealdiaren laburpen-bilduma etxez etxe banatzen hasi gara

Zaldibiako Udala 2019-2023 legealdiko laburpen-bilduma jasotzen duen liburuxka banatzen hasi da etxez etxe.  Azken lau urtetan udalgintzaren begiradatik jasotakoa bildu nahi izan dugu. Batez ere, egin dena eta egiten ari garena jaso da, baina aurrera begira gizarte, herri eta udal bezala datozkigun erronkei ere aipamena egin zaie liburuxkan. Aste honetan etxe guztietara iritsi asmo dugu.
Gehiago

KZ guneko ikastaroak 2023ko martxoa, apirila eta maiatzean

Zaldibiako KZ gunean ondorengo ikastaroak antolatu dira 2023ko martxoa, apirila eta maiatzean. Saio hauetan parte hartzeko izena eman behar da Karreane Kultur Etxean, 943 160 338 telefonora deituz edo albiste honetan duzun izen emate taula beteaz.
Gehiago

TTIPI-TTAPA MOREA!  Zaldibiako ibilbide feminista

Azken urteetan Zaldibiako Udalak eta Aske talde feministak antolatutako ekimenak arrakasta izan duela iritzita, hirugarren urtez ere aurrera eramatea erabaki dugu. Aurtengoa martxoaren 11n izango da, larunbata, 10:30ean hasi eta denek amaitu arte iraungo du. Izen ematea irekita dago, eta hiru modalitatetan eman daiteke, korrika, oinez edo ibilbide egokituan, albiste honetako formularioaren bidez edo Karreane Kultur etxean. Jarraian informazio guztia..  
Gehiago

Haur eta gaztetxoentzat puzgarriak otsailaren 20an

Otsailaren 20an, inauteri astelehena, puzgarriak izango dira goiz eta arratsaldez herriko haur eta gaztetxoen gozamenerako, eguraldi ona bada plazan, eta bestela Restin.
Gehiago

Zaldibiako bide publikoen inbentarioaren kontsulta-alegazio aldia hasi da

2022ko abenduaren 27ko osoko bilkuran hasierako onarpena eman zitzaion Zaldibiako Bide Publikoen inbentarioari. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialetan argitaratu da iragarkia eta apirilaren 4ra arteko epea dago inbentarioaren kontsultarako, baita zalantza eta alegazioak aurkezteko ere. Udaletxeko harrera nagusian eta jarraian aurkituko duzun loturan dago eskuragai dokumentazio osoa. Teknikariekin aurrez aurreko hitzordua izateko txanda ere hartu daiteke Udalean. Hemen informazio osoa.
Gehiago

Herri-harrera antolatzeko formakuntza

Zaldibiako Udala “Harrera protokolo integrala” proiektuan murgilduta dago, helburua Zaldibiara bizitzera datozen herritarrei ahalik eta harrera egokiena egin eta herritarren arteko saretzean eragitea izanik. Proiektuaren baitan, herriko elkarte eta eragileei formakuntza aukera eskainiko zaie, baita gaian bereziki interesa duten herritar norbanakoei ere. Jarraian informazio osoa. 
Gehiago

Ohiko Osoko Bilkurako kronika

2023ko urtarrilaren 30ean burutu zen ohiko osoko bilkuran hainbat gai landu eta onartu ziren. 2023. urterako udal langileen soldata igoera, Zaldibia-Gaintza udalerrien artean idazkari-kontuhartzaile lanpostuari eusteko elkartearen estatutuak eta Euskararen aurkako eraso judizialen aurkako mozioa, guztiak aho batez onartuak. Informazio osoa jarraian.
Gehiago

Hasi dira Santa Fe kaleko bide-konponketa lanak

Gaur goizean hasi dira pasa den astean iragarritako konponketa lanak. Udaletxe parean ekin diote eta kalena gora hainbat puntutan egingo dira hobekuntzak. Lanek irauten duten bitartean trafikoan aldaketak izango dira eta autobusak Arresenen utzi eta hartuko ditu bidaiariak. 
Gehiago

Kimuene kulturguneko areto berria: laster martxan

Abenduan amaitu ziren Kimuene Kulturguneko areto berriko lan nagusiak, eta estreinatu ere egin zen neguko oporretan nahiz eta hainbat lan oraindik egiteko dauden. Ispilua eta sarraila jartzea falta da nagusiki, eta datorren astean espero da lan hauek egitea. Hortik aurrera martxan izango da Gereziondo izena hartu duen aretoa ere. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

Txurro postua datozen egunetarako

Aurreko urteetan ere gurean izan dugu txurreria postua negu partean. Gaurtik hasi eta otsailaren 12ra arte postua jartzeko baimena eman da. Estanko atzealdean, Artxanberrirako bidean dagoen eremuan kokatuko da. 
Gehiago

Zaldibiako Erroten ondarearen inguruan urrats berriak aurten

Iaz burututako ekintzei jarraipena emango zaie aurten ere. Urtean bi alditan Kanpaingo Errota martxan jarri eta ate irekiak antolatuko dira. Lehena maiatzean izango da, Gipuzkoako Erroten Eguna ekimenarekin bigarrenez bat egingo delarik. Gainera, ikus-entzunezko bat ekoitziko da ordurako Labrit Ondarea taldearen laguntzarekin, herriko erroten ibilbidea eta historia jasoz. Lanketa honen oinarria auzolana izanik, orain artean inplikatutako herritarrekin lan saioa egingo da ostiral honetan, 16:30ean Udaletxe azpiko Herri Aretoan eta bertan izango dira Labrit Ondarekoak ere. Deialdia irekita dago aurtengo ekimenak ezagutu eta bere ekarpena egiteko prest dauden herritar guztientzat. 
Gehiago