Ostiral arratsaldean aurkeztu zen eskatu.zaldibia.eus ataria. Bertatik erreserbatu daitezke Udalak bertako herritarrentzat eta herriko eragileek, herrian antolatzen dituzten egitasmoak aurrera eramateko areto eta baliabideak. Esan beharrik ez dago edozein herritarrek ohiko eran kultur etxean nahiz udalean ere burutu ditzakeela erreserbak.
Gehiago
Ekainaren 22an, ostegunean, Aiora Urbietak gidaturiko bigarren tailerra izango dugu. Lehenengoan xaboiak egiten ikasi bagenuen, bigarrenean arropa garbigarri eta leungarriak egiten ikasiko dugu. Zubi-Buru elkartean izango da, arratsaldeko 16:30etik 18:30era. Izena ekainaren 21erako eman behar da, 10€ ordainduta. Informazio guztia jarraian edo kultur etxean (943160338).
Gehiago
Ostiralean arratsaldeko 18:30ean, Zaldibiako areto eta baliabideen kudeaketarako sortu den ataria aurkeztuko da udaletxeko pleno Aretoan. Atari berri honen bidez, ordenagailutik nahiz mugikorretik erreserbatu ahalko dira herrian ditugun areto eta baliabideak. Aurkezpenaren iraupena 30 minutu ingurukoa izango da eta herritar eta herriko eragileetako ordezkariei bertaratzeko gonbitea egiten dizuegu.
Gehiago
Larunbatean eguerdiko 12:00etan burutuko da Zaldibiako Udalbatza berriaren osaketa. Herritarrei gonbitea luzatzen diegu, ekitaldian eta ondoren egingo den mokadutxoan parte har dezaten.
Gehiago
Aurten ere etxeko egunerokotasunean erabiltzen ditugun zenbait produktu modu ekologikoan egiten ikasiko dugu Aiora Urbieta Eizagirrerekin. Bi tailerrez osaturiko ikastaro honek ekainaren 16an, ostiralean, izango du lehenengoa: 16:30etik 18:30era bitartean Zubi-Buru elkartean. Bertan olio erabiliarekin xaboia egiten ikasiko dugu. Ekainaren 15erako eman behar da izena, 10€ ordainduta. Informazio osoa, jarraian.
Gehiago
Ekainaren 26tik 30era Zaldibiako haurrentzako udako kanpainako kirol saioak izango dira: piraguak eta tenis/frontenis/badminton LH3tik LH6ra bitartekoentzat, eta "Dance Flow" HH5etik LH2ra bitartekoentzat. Izen-ematea eta ordainketa kultur etxean egin behar dira ekainaren 16rako. Informazio guztia jarraian edo kultur etxera deituta (943160338).
Gehiago
Herriko eragileek eta udalak antolatutako ekintza, hitzaldi eta ikastaro ugari izango dira ekainean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Ekainaren 23an bueltan izango dugu Alamartxoa eta udako solstizioa ospatzeko festa. Egitaraua ere prest dugu: berritasun gisa aurreratzen dizuegu Ein Go taldearen eskutik erromeriaz gozatzeko aukera izango dugula. Azken urteetan bezala, plazan afaltzeko mahai eta aulkien eskaerak nola egin datorren astean plazaratuko dugu.
Gehiago
Ertzetik erdira prozesuak beste jauzi bat emango du. Partehartzearen bidez jasotako ideia asmo eta proposamenen gorpuztea eta plazaratzeko fasean hain zuzen. Ekainaren 12tik 23ra Zaldibian izango ditugu berriro arkitektura ikasleak eta ekainaren 23an arratsaldeko 17:00etan aurkeztuko dituzte proposamenak.
Gehiago
Maiatzaren 31n, asteazkenean, sendagairik onena omen den Estimulazioaren inguruan arituko da Matia Goxarako Maribi Lopez hizlaria. Dementzietan espezializatutako Gizarte Hezitzailea da Maribi Lopez. Hitzaldia udaletxeko Herri Aretoan izango da, 17:30etik 19:00etara.
Gehiago
Ekaineko asteazken guztietan, 7an hasita, izango da arratsaldeko 18:30etik 19:30era, Resti Pilotalekuan. Irakasle lanetan Unai Matxain eta Aitor Vacas arituko dira. Oharra: Izen-ematea itxi da, plaza guztiak bete direlako.
Gehiago
2021eko udazkenean, Berdintasun lan-arlotik Emagin elkartearekin elkarlanean “Zaintzaren demokratizazioa” dinamika jarri genuen martxan. Honen baitan antolatu ditugu Udaberriko zaintza ibilbideak, eta jarraian irakur ditzakezue lehenengo ibilaldiaren kronika eta bigarrenerako gonbita.
Gehiago