Urriaren 20an, ostirala, Beatriz Egizabalen bakarrizketaz gozatu ahal izango dugu 22:00etan Karreanen. Zaldibiako udalak Aske talde feministarekin antolatua, patriarkatuak egunerokotasunean gure bizitzak nola zeharkatzen dituen azaltzen du gogoeta eta barreak eraginez. Sarrerak, udaletxean eta kultur etxean (5€). Egunean bertan ere bai, saioa hasi baino lehenxeago.
Gehiago
Urriaren 14a gerturatzen ari da, eta bihar arte egongo dira eskuragarri bazkarirako txartelak herriko tabernetan. Ikasle eta langabetuentzat Beti gazten, Illatin, Joxepanen eta Arresen dituzue eskuragarri. Landunentzat, ordea, Illatin eta Joxepanen bakarrik. Ingurukoak ohartarazi!
Gehiago
Irekita dago lau-urteko berrirako izen ematea herriko gaien inguruko lanketa egiteko. Antolaketa berria jarri da martxan ohiko batzordeen ordez. Udal herri batzarrean zehatzago azaldu zen informazioa, jarraian ere aurki dezakezuena.
Gehiago
Goizeko 11:00etan hasiko da Ongi-Etorria udaletxean. Azken hilabeteetan herrian erroldatu diren guztiak dira gonbidatuak, eta udalak eta herriko eragileek ongi-etorria egingo diete.
Gehiago
Mondeju usainarekin batera ate joka ditugu Zaldibiko festak. Urriak 5, 6, 7, 8 eta 14an ospatuko dira eta hemen duzue azken hilabetetan herriko eragileekin batera egositako egitarau zabala. Dagoeneko etxe guztietara banatu den euskarriaren bertsio digitala duzue hau.
Gehiago
Ostiralean burutu zen udalbiltzaren batzar nagusia eta legealdi berrian ardura hartuko duen ordezkaritza izendatu zen. Haritz Alberdi Getariako alkatea izango da lehendakari berria eta Ioritz Berra Zaldibiako alkatea Batzorde Eragileko kide izango da.
Gehiago
Ordiziatik Zaldibiara bidean, GI-2133 eta GI-3371 errepideen arteko elkargunea hobetuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak, 103.770 euroan esleitu diren lanen bidez. Bidea zabaldu, zoru-pakete berria jarri eta itxaroteko errei bat egingo da, gaur egun dagoen "T" formako bidegurutzea ordezkatuz eta segurtasuna handituz. Lanekin datorren astean hasi eta lau astez luzatuko omen dira.
Gehiago
Irailaren 29an, irrintzi ikastaroa izango da Zaldibian, Aske talde feministak eta Zaldibiako Udalak antolatuta. 15 urte irrintzi ikastaroak ematen daraman Amaia Garcia Uriondo izango da gidari, 18:30ean Kimuene kulturgunean. Ikastaroaren helburuak hiru dira: irrintzia botatzen dakienak teknika hobetzea, ez dakienak adorea hartzea eta, batez ere, dibertitzea. Izen-ematea udaletxean edo kultur etxean, 5 euroan. Oharra: Parte-hartzaile bakoitzak esterilla, arropa erosoa eta ur botila eramango ditu.
Gehiago
Aurtengo ikasturtean ere bada ariketa fisikoa egiteko aukerarik Zaldibian. Udalak edota eragileek antolatuta, ireki atea osasunari. Informazio osoa jarraian eta Karreane Kultur Etxean. Aukera gehiago ere aztertzen ari gara, eskertuko da herritarren ekarpenak helaraztea ere.
Gehiago
2023-2024 ikasturtean euskara ikasteko matrikulazio epea zabalik da. Zaldibiako Udalak eta UEMAk elkarlanean, euskara ez dakiten herritarrei berau ikasteko gonbitea egiten die, baita ikasketa hori herrian bertan egitekoa ere. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Irailaren 17an, igande honetan hasi eta 22ra bitarte, hainbat ekintza izango dira Zaldibian, Beti Gazte elkarteak antolatuta. Jarraian edo albistearen irudian dituzue guztiak ikusgai.
Gehiago
Goierriko merkatariei ikusgarritasuna ematea, tokiko merkataritza eta kontsumoa sustatzea eta herritarrak kontzientziatzea du helburu Bidari lantaldearen kanpainak. Informazioa, kaixogoierri.eus atarian. Horren harira, Zaldibiako Udalak bertako komertzio txikia bultzatzeko poltsa berrerabilgarriak eta bestelako sariak izango dituen kanpaina abiatuko du festen ondorenean.
Gehiago