Zaldibiako udal eraikin berriko obrek martxan jarraitzen dutela eta, ondorengo azalpena eman nahi dizuegu herritarrei eta eskaera zehatz bat egin nahi diegu espainiar estatuko eta Eusko Jaurlaritzako agintariei. Jarraian azalpena eta eskaera:
Gehiago
Sasietatik jakinarazi digute Covid-19 gaixotasuna duten edo berrogeialdia (kuarentena) bete behar duten herritaren hondakin guztiak errefusa bezala tratatu behar ditugula. Hau horrela burutu dadin, BERROGEIALDIA BETETZEA EZARRI ZAIEN HERRITARREI ETA COVID-19 GAIXOTASUNA IZAN DEZAKETENEI ZALDIBIAKO UDALERA DEITZEKO ESKATZEN DIZUEGU 943 880 357. Bertatik bideratuko dizuegu egin beharreko guztiaren informazioa.
Gehiago
Eztitxu Mujika Mariezkurrena Zaldibiako Alkatea herritarrei zuzendu zaie gaur Udalean grabaturiko ondorengo bideoaren bidez.
Gehiago
Osakidetzak jakinarazi digunez, herri txikietako osasun kontsultak itxi egingo ditu, bertako giza baliabideak berantolatzeko asmoz. Neurri honek zuzenean eragiten digu. Mediku kontsulta eskatzeko telefonoa betikoa da: 943 007 635
Gehiago
Gaur gaurkoz, familia edo ingurukoen sare horrek aseta ditu herrian eman daitezkeen babesgabetasun egoera hauek, baina Zaldibiako Udalak, hurrengo asteetan egoerak okerrera egingo duela aurreikusita eta sare hauek haustea gertatuz gero ere, zerbitzua antolatu eta martxan jartzea erabaki du. Jarraian azalpena:
Gehiago
Eraikin publikoak itxita eta ekitaldi guztiak bertan behera geratu badira ere, Udal Arreta Zerbitzua eta bestelako sailak martxan daude. Jarraian harremanetarako bideak:
Gehiago
Jarraian dituzue COVID-19 KORONABIRUSAren ZABALPENA EKIDITEKO Zaldibiako Udalak hartutako neurriak 2020-03-12an. Bihar bando bidez banatuko da Zaldibiako etxe guztietara idatzi berbera.
Gehiago
Telebista seinalea Ibargungo antenatik hartzen duten etxebizitzetan arazoak izan dira azken pare bat urtean Goierri TB eta beste tokiko kanal batzuk ikusteko. Hainbat saiakeraren ondoren, badirudi konpondu dela arazoa eta kanalak berriz sintonizatuz gero, jada etxe guztietan ikusi beharko litzateke.
Gehiago
Atzo ospatu zen Ohiko Osoko bilkuran behin-behinean onartu ziren aurtengo aurrekontuak. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta jendaurreko epea pasa ondoren sartuko dira indarrean. Jarraian Osoko Bilkuran landutako gaien informazio gehiago.
Gehiago
Usurbilgo Alkate den Agurtzane Solabarrieta Mesak gutuna bidali dio Zaldibiako Alkateari. Usurbilgo Udalbatzak hala erabakita Erraustegia martxan jarri izanaren harira Gipuzkoako Alkate guztiei bidali die gutuna Solabarrietak eta ostiral honetan, abenduak 13, 19:00etan Usurbilen egingo den manifestaziora joateko deialdia egin dute.
Gehiago