Zaldibiako Udala, Udal zerbitzu, komunikazio eta parte hartzeko bideen inguruko INKESTAren EMAITZAK aztertzen ari da. Momentuz hemen dituzue parte hartzeari buruzko datuak, emaitzak aztertu ondoren plazaratuko da hausnarketa osatuagoa.
Gehiago
Seigarren olatuaren eragina Zaldibira ere iritsi da. Neurri ezberdinak ditugu martxan koronabirus gaitzaren zabalpena ekiditeko eta gaitza hartu dutenak laguntzeko. Jarraian informazio osoa:
Gehiago
2021eko abenduaren 22an osatutako mezu hau helarazi nahi diegu herritarrei. Pasatutako urteari eta datorrenari begira osatutako urte amaierako mezua.
Gehiago
Zaldibiako Udala osatzen duten udal ordezkari guztien babesarekin, ondorengo adierazpen instituzionala plazaratu du Zaldibiako Udalak.
Gehiago
2021eko urriaren 5ean larrialdi egoeraren amaiera iragarri du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lehendakariak komunikabideen aurrean. LABIren azken batzorde bileraren ondotik, ostegunean indarrean dauden neurri gehienak bertan behera geratuko direla jakinarazi du.
Gehiago
Larunbat eguerdirako amaitu ziren erosketa bonoaren 3. edizioko txartel guztiak. Mondeju pintxoaren bono batzuk geratzen dira eskuragarri Udaletxean. Azken urte eta erdian, erosketa bonoen bidez, gutxienez 54.000 euro herrian gastatzen direla bermatuko dugu. Hauspo honekin herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuei bultzada eman nahi badiegu ere, ezin dugu ahaztu gure eguneroko erosketa dela gure komertzio txikia bizirik mantentzen duena.
Gehiago
Zaldibiako Udalak ondorengo oharra plazaratu du egoeraren inguruko hausnarketa zabaldu asmoz. Bertan urrian ospatuko ez diren jaien inguruko hausnarketa, ordezko agenda kulturaralen inguruko lanketa eta herriko suspertze ekonomikoa lagundu asmoz abian jarriko diren bonoen salmenta aurkituko dituzu.
Gehiago
Ostiralean burututako udal herri batzarrean, bertan bildutako herri eragileekin elkarbanatutako hausnarketaren ondorioz, aurten ere ez da Santa Fe jairik ospatuko Zaldibian. Horren ordez, iraila eta urrian zehar hainbat ekitaldi eta ikuskizunen agenda zabala antolatzen hasi dira udala eta eragileak elkarlanean.
Gehiago
Zaldibiako Udalak barne lanketa egin du udal ordezkari politiko eta langileekin udalean partaidetza kultura sustatu eta herri partehartzaileago bateranzko urratsak ematen jarraitzeko helburuz. Emun aholkularitzak gidatu du prozesua eta datozen hilabeteetan hainbat dinamika eta lanketa abiatuko ditu Udalak egindako hausnarketa oinarri hartuz.
Gehiago
Euskararen arnasgune dugu gure herria, baita era berean jatorri aniztasun handiko herria ere. Euskaraz bizi den herria izaten jarraitu eta aldi berean komunitate integratua eta elkarrekiko errespetuzkoa osatzeko erronkari heltzen goaz pixkanaka proiektu ezberdinen bidez. Hausnarketa konpartitua egin eta denen aldetik urratsak ematea izango da helburura iristeko giltza.
Gehiago
Ostiral honetatik aurrera, uztailak 9, udal eraikineko zerbitzu guztiak eraikin berrian emango dira. Datorren astelehena, asteazken eta ostiralean udal eraikin berria bisitatzeko aukera izango dute gerturatzen diren herritarrek.
Gehiago
Haurdunaldiari dagokion baja hartu du Eztitxu Mujika alkateak; ondorioz, Mikel Luloaga izango da aurrerantzean jarduneko alkatea. Uztailerako espero du haurra egungo alkateak eta amatasun baimena bukatutakoan itzuliko da bere zereginetara, urte bukaera aldera. Apirilaren 29ko Ohiko Osoko Bilkuran aho batez erabaki zenez, bitarte horretan Mikel Luloaga Aranburu jaunari dedikazio osoa aitortuko zaio jarduneko alkate izateko eta gaur egun bere lanean duen ordainsaria jasoko du.
Gehiago