Gaur gauerdian, Alarma Egoeraren epea amaituko da eta Eusko Jaurlaritzak bihartik aurrera indarrean izango diren neurriak argitaratu ditu. Jarraian duzue informazio osoa.
Gehiago
Udaleko Kultura eta Euskara arloaren sustapenez Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektuan murgildu da Zaldibia. Proiektu honek euskal kultura Euskal Herriko bazterretara eramatea du helburu, sormen-egonaldien eta bertatik sortzen diren obrekin egingo den hedapen-zirkuitu baten bitartez. Dagoeneko zehaztu dira proiektuan parte hartuko duten artistak eta udalerriak. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Datorren ostegunean, hilaren 29an, izango da apirileko Ohiko Osoko bilkura, iluntzeko 19:00etan. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta bilkura jarraitu ahal izateko modua.
Gehiago
Maiatzean, lau asteazken eta lau arlo lotuko ditu hitzaldi sortak. Guztiak 18:30etik 20:00ak bitarte izango dira Herri Antzokian, eta izena eman behar da Karreraenen edo bai webgune honetan bertan. Oinarri berbera dute hitzaldi zikloan bildu ditugun proiektu guztiek: burujabetza. Tartean dira, telekomunikazio burujabetza (Izarkom), Baso politika eta Ingurumena (Eukaliptoaren ondorioak), espazio burujabetza (Hiritik At) eta Energia (Goiener). Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Hemen dituzue, 2021eko apirilaren 15ean burututako osoko bilkuran landutako gaiak. Herriko egoeraren inguruan EH Bilduk aurkeztutakoa bere botoekin onartu zen, EAJ-PNVk aurkeztutakoa erretiratu egin zuen eta ez zen bozkatu eta Euskaldunako Adierazpena ahobatez onartu zen.
Gehiago
Gaur, apirilaren 15a, osteguna, iluntzeko 20:00etan osoko bilkura izango du udalbatzak. Telematikoki burutuko da eta segidan duzue bilkura deialdiari buruzko informazioa eta zuzenean udalbatza ikusteko modua.
Gehiago
Pasa den asteartean idatziz eskatu eta gaur ostirala, Euskal Jaurlaritzako Osasun Sailetik jaso dugun erantzuna etsigarria da. Herrian bizi dugun egoera gainditzeko, herritarrei elkar zaintzeko eta Osakidetzako profesionalekin elkarlanean jarraitzeko deia luzatzen diegu ez dago besterik.
Gehiago
Hori da Zaldibiako Udalaren lehentasun bakarra gaur egun eta jarraian ageri den gutuna bidali zaio Osasun Sailburuari. Gaur eguerdian, 2021eko apirilaren 6an, argitaratuko den txostenaren arabera, gutxienez 7400eko inzidentzia-tasa izango dugu 14 egunetan, gutxienez 124 herritar bi asteetan positibo eman dutenak. Gutunean herriko egoerari buruzko kezka adierazteaz gainera, eskaera zuzenak egiten dizkio Udalak Osasun Sailari, baita lankidetzarako prestutasuna azaldu ere. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Zaldibian 100 herritar baino gehiago ditugu une honetan koronabirusarekin kutsatuta. Azken egunetan bezala, Zaldibiako Udalak gaur ere egoera zail hori bizi duten herritarrekin harremanetan jarraitzen du beraien egoeraren berri jakiteko.
Gehiago
Gaur goizean Osasun Sailarekin izandako bileraren ondotik, egoeraren larritasunak dagokion erantzunik jaso ez duelako agerraldia eskaini dute herriko plazan, jarraian duzuen adierazpenarekin bat egin duten Zaldibiako Udal zinegotziek. Hemen duzue adierazpen osoa, Osasun Sailaren eskutik, Zaldibiako Udalak duen desinformazioa eta herri bezela aurrean dugun erronka dira udal ordezkariak kalera eraman dituen arrazoi nagusiak.
Gehiago
Azken egun hauetan hasitako kasuen gorakadari jarraituz dei ugari jaso ditugu Udalean Covid-19aren probetan positibo eman duten herritarren eskutik. Hala, zerrenda luzatzen doa eta gaurko buletinean argitaratu dira azken hiru egunetako datuak. Ostiralean 11, larunbatean 23 eta igandean 8 izan dira guztira.
Gehiago
Azken 24 orduetan Zaldibian ere, koronabirus gaitzaren zabalpenak Zaldibian hartu duen bilakaera kezkagarria da. Hemen duzue Zaldibiako Udalaren oharra.
Gehiago