Zaldibiako Udalak udal tasa eta prezio publikoak ordaintzeko laguntzak aurkezteko 2024ko deialdia aurkeztu du. Laguntza hauen bidez etxerako ur-hornidura eta estolderia eta etxeko hondakin bilketa eta kudeaketa ordaindu ahalko dira. Epea deialdi hau plazaratzen denetik 2024ko abenduaren 30 artekoa izango da.
Gehiago
Zaldibiako Udalak eta Aske talde feministak laugarren urtez antolatu dute ekintza hau. Aurtengoa martxoaren 9an izango da, larunbata, 10:30ean. Izen ematea irekita dago martxoaren 4ra arte eta albiste honetako formularioaren bidez edo Karreane Kultur etxean egin daiteke. Iaz bezala hiru modalitateetako bat aukeratu beharko da: korrika, oinez edo ibilbide egokitua.
Gehiago
Abenduko Osoko Bilkuran behin-behineko onarpena eman zitzaien 2024rako udal aurrekontuei, EH Bilduren aldeko bozkekin eta EAJ-PNVren aurkakoekin. Guztira 2.366.081,83€ko aurrekontua da. Urtarrilaren 23an, asteartea, azalpen saio irekia egingo da 18:30ean Herri Aretoan. Jarraian xehetasunak.
Gehiago
Abenduaren 18an, astelehenarekin, ospatuko da aurten ere Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna. Oinarrizko askatasun eta eskubideak babestu eta bermatzea aldarri duen egunaren bezperan dokumentala eskainiko da Antzokian. Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentalak Euskal Herrian Bidasoa ibaiaren bi ertzetan bizi den errealitatea biltzen du. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
0-6 urte arteko haurrentzako (jaioberrietatik hasi eta haur hezkuntzan dauden arte) Kimuene Kulturgunean kokaturik dagoen jolas-gela dugu Haritza jolas gela. Negu giroa hastearekin batera, erabiltzaile izateko bideak gogorarazi nahi ditugu.
Gehiago