Maiatzaren 26an, ostegunean, iluntzeko 18:30ean izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Lan bilera udaletxeko pleno aretoan izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
Gehiago
Aurtengo udako oporretan, herriko haur eta gaztetxoei zuzendutako ohiko Udako Jarduerak berreskuratuko dira, herrian bertan euskarazko aisialdia sustatzea helburu dutenak. Parte hartu nahi duenak, jarraian ageri den informazioa irakurri, eskuz jaso duzuen edo hemen bertan deskargatu dezakezuen izen-emate orria bete eta Kultur Etxera eraman behar du. Izena ematea irekita dago eta azken eguna maiatzaren 5a, osteguna, izango da.
Gehiago
Mendi-Ondoko errotondan eta Larraiztik behera Ostadar etxearen parean seinale berriak jarri dira, Zaldibiara ongi etorria emanez. Horrekin batera adierazten da Euskal Herrian gaudela, euskaraz bizi garela eta ez dugula eraso sexistarik onartzen. Horrez gain, Olakosain eta Arkakan ere jarri dira ohartarazpen kartel berriak.
Gehiago
Martxoaren 8a dugu gaur, Emakumeen* Eguna eta eguerdiko 12:00etan elkarretaratzea egin da Udalak deituta. Bertan, 1646ko dokumentazio historikoan jasotako herriko hamar emakumeren epaiketa testigantzak irakurri dira eta omenaldi txiki bat egin zaie. Elkarretaratzean herritar ugari bildu da, baita Lardizabal Eskolako ikasle-irakasleak eta udal-langileak ere, besteak beste.
Gehiago
Igande honetan, martxoak 6, narrazioa eta mugimendua uztartzen dituen ikuskizun hau egongo da 18:00etan Herri Antzokian.
Gehiago