Ongi etorri Zaldibira! Etorri berrientzako gida plazaratu du udalak

Zaldibiako Udalak, harrera egiten die urtero irailetik irailera Zaldibira bizitzera etorri direnei. Irudian atzo burututako harrerako argazkia duzue. Udalak, gainera, tresna berri bat sortu du zaldibitar berrien etorrera xamurtu asmoz: ETORRI BERRIENTZAKO HARRERA GIDA.
Gehiago

Tailerra: Zikloaren mintzaira gure egitea

Tailer honetan hilekoaren erregistroa eramateko modu ezberdinak landuko ditu Veronica Satrustegi, Marigorrik, aldaketa fisikoak eta emozionalak erregistratu eta horiek interpretatzen ikasteko. Irailak 22, asteazkena, arratsaldeko 17:30ean Karreanen. Aurrez izena eman behar da.
Gehiago

Berdintasuna, hezkuntza, gazteria eta aniztasunaren arloko lan bilera deialdia

Datorren asteazkenean, irailak 8, iluntzeko 19:15ean izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Lan bilera Udaletxeko areto nagusian izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak. 
Gehiago

Udazkenarekin batera berrekingo zaio ‘Zaldibi, gaztetxoen kabi’ partehartze prozesuari

Martxo hasieran eman zituen lehen pausoak Zaldibiko nerabeek herriarekiko duten lotura indartzeko asmoz sortutako partaidetza prozesuak. Heldu da unea geldialdia egin, jorratutako bideaz hausnartu eta indarrak hartzeko, udazkenean prozesuari berrekiteko. Albistearen barruan duzue eskuragarri informazio gehiago.
Gehiago

Euskara eta zaldibitarren jatorri aniztasuna: errealitate berriaren kudeaketa dugu erronka

Euskararen arnasgune dugu gure herria, baita era berean jatorri aniztasun handiko herria ere. Euskaraz bizi den herria izaten jarraitu eta aldi berean komunitate integratua eta elkarrekiko errespetuzkoa osatzeko erronkari heltzen goaz pixkanaka proiektu ezberdinen bidez. Hausnarketa konpartitua egin eta denen aldetik urratsak ematea izango da helburura iristeko giltza.
Gehiago