Ekainaren 28 LGBT+ harrotasunaren nazioarteko eguna

Bakoitza den bezala, eta nahi duen bezala desiratzearen aldarrikapenean, LGBT+ kolektiboko pertsonak eta gainerako guztiak ere, gaurko eguna aprobetxatu dezagun LGBT+ eskubideak giza eskubideak direla gogoratu eta balio hauetan murgiltzeko. Hemen duzue gure hausnarketa.
Gehiago

Pausoz pauso, Zaldibia herri hezitzaile izateko bidean

Zaldibiko Udalak, herri mailako esku hartze prozesu bat abitu zuen 2020an herrian partaide guztien ikuspegi feministan formatu eta sakontzeko. Prozesu honen baitan, Lardizabal herri eskolako komunitatearekin Hezkidetza lantzeko barne prozesuari heldu zitzaion, eta honen lehenengo emaitzak ikusgai ditugu.
Gehiago

Heziketa parekide baten oinarrizko trebakuntza saioa irailera atzeratua

SAIOA IRAILERA ATZERATU DUGU parte hartze zabalagoa bilatu asmoz.

Ekainaren 9an, Herri Antzokian, Emagin elkarteko Ainara Lasa Muñozek dinamizatuko duen tailerra egingo da, heziketa arduraren bat duen edo erreferente den edonori zuzendua. Bertan, parkidetasuna, sexu genero sistema eta rol aniztasuna landuko dira, tratu onen baloreen aterkipean.

Tailerra 17:30ean hasi eta 19:00etan amaituko da eta jarraian eman dezakezu izena. 

 
Gehiago

Berdintasun, Aniztasun, Gazteria eta Hezkuntza lan-arloko bilera

Datorren astelehenean, maiatzak 24, iluntzeko 19:00etan Karreanen izango da jarraian zehazten den gaiordena izango duen arlo-bilera. Gogoan izan, batzorde eta arloak irekiak direla bertaratu nahi duten herritar guztientzat. 
Gehiago

Zaldibian, Udaberria loretan: aste honetako ekintza sorta

Hilaren hasieratik martxan den egitarauaren baitan, jarraian dituzu aste honetan izango ditugunak: konposta banaketa, Zaldibi plazara! hitzaldia  eta Luze edo Motz ikuskizuna. Jarraian informazio osoa, baita izena emateko edo sarrerak lortzeko bidea ere. 
Gehiago