Apirilaren 30ean Karreane Kultur Etxean izan den prentsaurrekoan sinatu dute 2021eko hitzarmena Oinherri Herri Hezitzaileen Sareak eta Zaldibiako Udalak. Iaz hasiera eman zitzaion bideari jarraitzeko erronka ugari aurten ere, bai herri mailan, baita Euskal Herri mailan, haur eta gaztetxoen beharrak oinarri. Hitzarmena sinatu den ekitaldi berean, maiatzean zehar herriko gaztetxoekin egingo den prozesua ere aurkeztu dute. Jarraian informazio osoa.
Gehiago
Herriko 11-15 urte arteko gaztetxoak protagonista izango diren prozesu bat abiarazi dugu, Oinherri Sarearekin eta Emun aholkularitzarekin batera. Jarraian informazio osoa eta izena emateko aukera.
Gehiago
Maiatzean, lau asteazken eta lau arlo lotuko ditu hitzaldi sortak. Guztiak 18:30etik 20:00ak bitarte izango dira Herri Antzokian, eta izena eman behar da Karreraenen edo bai webgune honetan bertan. Oinarri berbera dute hitzaldi zikloan bildu ditugun proiektu guztiek: burujabetza. Tartean dira, telekomunikazio burujabetza (Izarkom), Baso politika eta Ingurumena (Eukaliptoaren ondorioak), espazio burujabetza (Hiritik At) eta Energia (Goiener). Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Aurtengo udako oporretan, herriko haur eta gaztetxoei urteroko Udako Jardueretan parte hartzeko aukera eman nahi diegu. Parte hartu nahi duenak, jarraian ageri den informazioa irakurri, eskuz jaso duzuen edo hemen bertan deskargatu dezakezuen izen-emate orria bete eta Kultur Etxera eraman behar du. Izena ematea irekita dago eta azken eguna apirilaren 30a, ostirala, izango da.
Gehiago
Martxoak 28 IGANDEA, 18:00etan herri antzokian LUZE EDO MOTZ ikuskizuna izango da Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileen eskutik.Izen emateak HEMEN edo Karrerane kultur etxean.
Gehiago