Datorren astetik aurrera, azaroak 25aren harira, Zaldibiako Aske Talde Feministak eta Zaldibiako Udalak ondorengo ekimenak antolatu ditugu elkarlanean.
Gehiago
"Zaldibi, gaztetxoen kabi!" prozesuaren baitan eta nerabeek herriarekiko duten lotura indartzeko helburuz, aisialdirako dinamizatzaile bat izateko nahiari erantzutera dator lanpostu deialdi hau. 6 hilabeterako kontratua eskainiko da, hilean 40 orduko lan jardunarekin. Jarraian informazio osoa.
Gehiago
Martxoaren hasieran eman zituen lehen pausuak Zaldibiako nerabeek, herriarekiko duten lotura indartzeko asmoz sortutako partaidetza prozesuak. Heldu da unea, udan geldialdia egin ondoren, eurek egindako lan eta ekarpenei erantzuna eman eta hurrengo urratsak haiekin elkarbanatu eta adostekoa.
Gehiago
Urriaren 25ean, astelehenean, iluntzeko 19:15ean izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Lan bilera Udaletxeko Areto Nagusian izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
Gehiago
Elkarlanean, Goierriko hainbat udalerrik berriz jarri dute martxan Goierrin indarkeria matxistarik ez! sormen lehiaketa. Lanak azaroaren 19a bitartean aurkeztu daitezke, berdintasunagoierrin@gmail.com helbidean. Gogoratu, bideo formatuan bidali behar badira ere, edozein motako lanak onartuko direla, hala nola, kantak, marrazkiak, eskulturak...
Gehiago