Iaz, Zaldibian antolatutako Lilatoi herrikoiak izan zuen arrakasta ikusirik, aurtengoan, beste pausu bat ematera goaz. Martxoaren 5ean, larunbatean, TTIPI-TTAPA MOREA! egingo dugu Zaldibian. Hemen duzue informazio guztia eta izen-emateko aukera.
Gehiago
Otsailaren 3an, ostegunean, iluntzeko 18:30ean izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Lan bilera Udaletxeko Areto Nagusian izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
Gehiago
Zaldibiako nerabeek herriarekiko duten lotura indartzeko asmoz sortutako proiektua martxan da berriz. Eurek egindako lan, ekarpen eta eskaerei erantzun, eta emango diren urratsak haiekin elkarbanatu ostean, joan den astean ekin zitzaion aldi berriari. Bertan DBH1 eta DBH3 arteko gaztetxoek aktiboki parte hartuko dute, bi dinamizatzaile lagun dituztela. Oraindik bada izena emateko aukera. Animatu!
Gehiago
Azaroaren 25a, “Emakumeen* kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna” da. Zaldibiako Udaletik, borroka feministaren alde hartu dugun konpromisoa berresten dugu, indarkeriarik gabeko gizarte demokratiko bat eraikitzeko bide eta tresna nagusia den heinean. Bat egiten dugu mugimendu feministak azaroaren 25erako 18:00etan Zaldibian deitutako elkarretaratzearekin. Azaroaren 24an burututako osoko bilkuran ondorengo adierazpena onartu zen EH Bilduren aldeko 5 boto eta EAJ-PNVren aurkako 3 botorekin.
Gehiago
Aspaldi eskolako kanpo espazioaren batzordean lantzen hasitako ideiari, gorputza eman zaio pasa den larunbatean Olaldeko parkean ikasle txikientzako bilgune bat eraikiz. Hemen dituzue auzolaneko argazkiak eta emaitza.
Gehiago