Zaldibiako Udalaren mezua haur eta gaztetxo zaldibitarrei

Zaldibiako Udalak ondorengo mezua helarazi die herriko haur eta gaztetxoei. Gainera, apirilaren 5 igandean eguerdiko 12etan etxetako leiho eta balkoietara atera eta txalo zaparrada eskaintzeko deia luzatu die herritar guztiei.
Gehiago

Interneterako konexioa behar duten ikasleentzako bitartekoak

Salbuespen egoera honetan, herritarren arteko arrakala digitalak inoiz baino eragin handiagoa izan dezake familietan. Zaldibiako Udalak, herriko ikasleen hezkuntza zentroekin harremanean eta Izarkom kooperatibaren ekimenari esker, bitartekoak bideratuko ditu internetera konexiorik ez duten edota konexio oso mugatua duten ikasleen etxeetara.
Gehiago

Indarkeria matxista salatu eta eskatu laguntza konfinamendu garai honetan ere

Covid-19 birusak eragindako konfinamenduan indarkeria matxista jasaten ari bazara, gogoan izan ez zaudela bakarrik. Bi telefono zenbaki hauetan eska dezakezu laguntza: 943 88 20 00 (Zaldibiako Gizarte Zerbitzuak) eta 900 84 01 11 (Eusko Jaurlaritza). Jaurlaritzaren zenbaki hori anonimoa da, eta fakturan ez du arrastorik uzten. Herritar guztion esku dago indarkeria matxista salatzea eta laguntza eskaintzea, ordea. Bizilagunen batek halako egoeren berri badu, deitu lehenbailehen laguntza eskatzeko.
Gehiago

Zaldibiako emakume taldea lilatoirako prest

Martxoaren 1ean, igandearekin, ospatuko da aurtengo Lilatoia, 31. edizioa duen lasterketa. Berdintasun lan-arloak sustatuta, 50 emakumetik gorako taldea joango da Zaldibitik autobusez, taldearen ikur den kamiseta jantzita. Hemen Goierriko Hitzako albistea.
Gehiago

Hitzaldia: Sare sozialak, smartphonak eta zibergaizkileak

Julen Linazasororen eskutik; Sare sozialak, smartphonak eta zibergaizkileak goiburupean gazteentzako hitzaldia. 
Gehiago