ZALDIBIAKO
udala

Zerbitzuak

Zerbitzuak, obrak eta gizarte ongizatearen arloko bilera

Bi hilabeteko etenaren ondoren eta modu telematikoan bada ere, Zerbitzuak, obrak eta gizarte ongizatearen arloko bilera egingo da, maiatzaren 28ean, OSTEGUNA, arratsaldeko 18:30ean.
Gehiago

Ostalaritza 2. fasean: zer eta nola?

Pasa den astelehenetik ostalariei hainbat aukera ireki zaizkie: terraza eremuaz gain, barnean zerbitzua emateko aukera dute. Hori bai, distantziak errespetatuz eta bezeroak eserita egotea dira baldintza nagusiak, baita garbitasun neurri zorrotzak ere. Hori dela eta, herritarrei ostalarien jarraibideak errespetatzeko deia egiten zaizue.
Gehiago

Astelehenetik aurrera, aurrez aurreko udal arreta zerbitzua

AURRETIK TXANDA HARTUZ, maiatzaren 25 astelehenetik aurrera, Zaldibiako Udalak ateak irekiko ditu. Aurrez aurreko tramiteak egin ahalko dituzte herritarrek telefonoz edo posta elektronikoz zita hartuta.
Gehiago

2020 Egutegi Fiskal berria

Zaldibiako Udalak egutegi fiskal berria onartu du eta, ondorioz, udal zerga eta tasa ezberdinen ordainketaren epeak aldatu ditu. Jarraian ikus daitezke epealdi berriak eta informazio osoa.
Gehiago

Arropa zaharren bilketari berrekingo zaio maiatzaren 25ean

Koronabirusaren hedapena saihesteko, martxoaren 31n bertan behera geratu zen arropa zaharren bilketa zerbitzua. Maiatzaren 25etik aurrera zerbitzuari berriro ekingo zaio.
Gehiago

Maiatzaren 11tik aurrera, lehen fase “murriztua”

Konfinamendua arindu egin da Hego Euskal Herrian, eta lehen fase izenekora igaro gara. Espainiako Gobernuak argitaratutako BOEaren gainean, Eusko Jaurlaritzak hainbat moldaketa egitea erabaki du. Jarraian informazio EGUNERATUA.
Gehiago

Bolumen handiko traste zaharren bilketa

Maiatzaren 18tik aurrera, bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzuari berriro ekingo zaio. HIlabeteko 1. eta 3. astelehen gauetan atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak.
Gehiago

Gogoratu: eserlekuak, haur-parkeak eta helduentzat ariketa egiteko tresnak ITXITA

Konfinamenduaren arintzeak herritarrak kalera ateratzeko aukerak ireki ditu. Kontuan izan behar dira, ordea, babes eta prebentzio neurriak. Herriko eserlekuak, haur-parkeak eta Parke Botanikoko ariketa egiteko makinak EZIN DIRA ERABILI, kutsadurarako gune izan baitaitezke.
Gehiago

Astelehenetik aurrera zerbitzu berriak izango ditugu herrian

Maiatzak 4 astelehenetik aurrera, hainbat zerbitzu jarriko dira berriro martxan Zaldibiako merkatarien eskutik. Hemen kontsultatu ditzakezu:
Gehiago

Orain inoiz baino gehiago, zaindu bertakoa

Urrutiko intxaurrena behar genuke gogora, erosketak bertan hartuz juan gabean inora… Ekoizle eta komertzio txikiak gora!, zaindu ditzagun gaur eta zaindu ditzagun gerora.
Gida honetan daudenez gain, inguruko beste baserritar, ekoizle eta merkatari txikiak lagundu ditzagun.
Gehiago

Posta bulegoaren oharra

Posta Bulegotik jakinarazi digutenez, bulegoaren ordutegian aldaketak egin dituzte. Hala, egunero ordez, bi egunean behin emango da jendaurreko arreta ohiko ordutegian, 9:30etik 10:30era. Gaur, apirilak 17, eta datorren asteko asteartea eta osteguna. Hortik aurrerakoak bulegoko atean adieraziko dira.
Gehiago

Garraio publikoan murrizketak

Lurraldebusek jakinarazi digu ezarritako alarma-egoera dela eta, Lurraldebusen zerbitzuak %40 eta %60 artean murriztu dituztela ohiko eskaintzarekin alderatuta, Ospitaleetako zerbitzuak izan ezik, horietan ohiko zerbitzua mantentzen da, zerbitzuen % 100a. Hemen dituzue ordutegiak.
Gehiago

Arropa zaharren bilketa zerbitzua bertan behera geratu da

Deia luzatzen zaie herritarrei, arropa etxean gorde eta arropa biltzeko edukiontzietan sar ez dezaten.
Gehiago

Berrogeialdian edo kutsatuta dauden herritarrei egokitutako hondakin bilketa

Sasietatik jakinarazi digute Covid-19 gaixotasuna duten edo berrogeialdia (kuarentena) bete behar duten herritaren hondakin guztiak errefusa bezala tratatu behar ditugula.

Hau horrela burutu dadin, BERROGEIALDIA BETETZEA EZARRI ZAIEN HERRITARREI ETA COVID-19 GAIXOTASUNA IZAN DEZAKETENEI ZALDIBIAKO UDALERA DEITZEKO ESKATZEN DIZUEGU 943 880 357. Bertatik bideratuko dizuegu egin beharreko guztiaren informazioa.
Gehiago

Premiazko Lehengai eta Osasun Produktuen banaketa bermatzeko ekintza protokoloa

Gaur gaurkoz, familia edo ingurukoen sare horrek aseta ditu herrian eman daitezkeen babesgabetasun egoera hauek, baina Zaldibiako Udalak, hurrengo asteetan egoerak okerrera egingo duela aurreikusita eta sare hauek haustea gertatuz gero ere, zerbitzua antolatu eta martxan jartzea erabaki du. Jarraian azalpena:
Gehiago