Esleipen prozesu honen xedea da Zaldibiako Udalaren jabetzakoa den Udaletxe azpian dagoen Beti Gazte taberna ustiapena, kudeaketa eta mantentze-lanak kontratatzea, lokal sozialeko eta taberna-kafetegiko zerbitzuak eskaintzeko. Era berean, eraikinari dagozkion biltegia eta terraza esleipendunaren eskura jarriko dira. Erantsirik dituzue baldintza administratibo eta teknikoen pleguak, kontratatzailearen profilean ere ageri direnak. Eskaerak aurkezteko 16 lan eguneko epea zabaldu da gaurtik hasita.
Gehiago
Gaur arratsaldean Beti Gazte elkarteko kideek eta Zaldibiako Udaleko ordezkariek oroigarri bana eman diete Beti Gazteko Lurdes eta Txoriri. Azken hamar urteetan Beti Gazte tabernaren gidari izan direla egindako lana eta laguntza eskertu nahi izan diegu. Beti Gazte tabernarekin ez jarraitzea erabaki dutenez, esleipen publikoa irekiko da datozen egunetan.
Hamar urteko bidean gure eskerrik beroenak Lurdes, Txori eta konpainiari! Eskarrikasko!
Gehiago
2021eko urriaren 2an burutu zen Zaldibiako I. Argazki Rallyan 9 partehartzaile izan ziren eta 8 lan aurkeztu zituzten. Lehen bi sailkatuak: Iñaki Gurrutxaga Cacho eta Agurtzane Larrarte Telleria izan ziren.
Gehiago
Aspaldi eskolako kanpo espazioaren batzordean lantzen hasitako ideiari, gorputza eman zaio pasa den larunbatean Olaldeko parkean ikasle txikientzako bilgune bat eraikiz. Hemen dituzue auzolaneko argazkiak eta emaitza.
Gehiago
Datorren astetik aurrera, azaroak 25aren harira, Zaldibiako Aske Talde Feministak eta Zaldibiako Udalak ondorengo ekimenak antolatu ditugu elkarlanean.
Gehiago
Azaroaren 6an, goizeko 11:00etan Zaldibiako 1. argazki rallyko sari banaketa burutuko da Zaldibiako Udalean. Bertan aurkeztu diren lanak ikusgai izango dira.
Gehiago
Neguaren eskutik datozen eguraldi traketsei aurre egiteko ondorengo neurri eta bitartekoak jarri dira. Txikienentzako Kimueneko jolas gela, Resti pilotaleku itxian argiak piztuta izango dira egunero 16:00etatik 20:00etara eta eguraldi txarra den kasuetan 6-7 urteko txikientzat Karreane beheko gela zabalduko dugu arduradunarekin badoaz. Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago
Urriaren 27an burutu zen ohiko osoko bilkuran hainbat gai landu ziren. 2022rako ordenantza fiskalak onartu ziren behin-behinean eta Eukaliptuaren eta baso kudeaketaren gaiari buruzko bi mozio landu ziren, bata onartua izan zen eta bestea ez. Horrez gain, ohiko osoko bilkura guztietan bezala, Alkateak sinatutako dekretuen eta aurrekontuen egikaritzearen inguruko informazioa eman zen.
Gehiago
Finantza-alorrean euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatu eta aurkeztu zuten asteazkenean UEMAk, Laboral Kutxak, Kutxabank-ek eta Bankoa ABANCAk, udalerri euskaldunetako alkate eta ordezkariekin batera. Zaldibiako Udalaren izenean, Jon Luloaga euskara-zinegotziak parte hartu du Bergaran egindako ekitaldian.
Gehiago
Azken txanpan sartzera doa udazken kulturala. Asteazkenean ume eta gaztetxoentzako ponyak eta txikienentzat Karrusela, ostiralean pilota partidak, larunbatean IV. Zapi Janztea eta igandean Aniztasun festa eta Jubilatuen bazkaria.
Gehiago
Martxoaren hasieran eman zituen lehen pausuak Zaldibiako nerabeek, herriarekiko duten lotura indartzeko asmoz sortutako partaidetza prozesuak. Heldu da unea, udan geldialdia egin ondoren, eurek egindako lan eta ekarpenei erantzuna eman eta hurrengo urratsak haiekin elkarbanatu eta adostekoa.
Gehiago
Zaldibiako Udala osatzen duten udal ordezkari guztien babesarekin, ondorengo adierazpen instituzionala plazaratu du Zaldibiako Udalak.
Gehiago