2021/2021 ikasturteko ikastaroetako izen ematea zabalik

Zabaldu da izen ematea HIRUGARREN ADINEKO MANTENIMENDUA eta PILATES+ HIPOPRESIBOAK lantzeko ikastaroetarako. Urriaren 18 astelehena baino lehen eman behar da izena Karreane kultur etxean.
Gehiago

Udazkeneko agenda berriro abian

Datorren asteburuan honako ekintzak izango ditugu gozagarri: ostiralean SORMEN TAILERRA Zapiak Batek antolatuta eta AMAKen kontzertua, larunbatean LIHERen kontzertua eta igandean, txistularien dianaren ondoren gaztetxoen SEGA SAIOA Almitzak antolatua eta 18:00etan FRONTONA ikuskizuna. Sarrerak dohainik dira, baina Kultur Etxean eskuratu behar dira urriaren 13a, asteazkena, arratsaldeko 17:30etik aurrera. 
Gehiago

Zaldibiako Udalak bat egin du argindarraren prezioaren “iruzur larria” salatzeko gaur egingo den itzalaldiarekin

Herrialde Katalanetako, Galiziako eta Euskal Herriko hainbat eragilek deitutako itzalaldia gaur izango da, 22:00etatik 22:30era bitartean. Udalak, atzo burututako osoko bilkuran hala onartuta, ekimenarekin bat egin eta Santa Fe eta Artxanberri kaleetako argiteria itzaliko du gaur.
Gehiago

"Goierrin indarkeria matxistarik ez!" sormen lehiaketa abian

Elkarlanean, Goierriko hainbat udalerrik berriz jarri dute martxan Goierrin indarkeria matxistarik ez! sormen lehiaketa. Lanak azaroaren 19a bitartean aurkeztu daitezke, berdintasunagoierrin@gmail.com helbidean. Gogoratu, bideo formatuan bidali behar badira ere, edozein motako lanak onartuko direla, hala nola, kantak, marrazkiak, eskulturak...
Gehiago

Plazaratu dituzte dekretua eta gaurtik indarrean diren prebentzio neurriak

Gaur urriak 7, EHAAean plazaratu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lehendakariaren dekretua eta Osasun sailak zehazturiko prebentzio neurriak.
Gehiago

Bihar, amaiera emango zaio osasun larrialdiari

2021eko urriaren 5ean larrialdi egoeraren amaiera iragarri du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lehendakariak komunikabideen aurrean. LABIren azken batzorde bileraren ondotik, ostegunean indarrean dauden neurri gehienak bertan behera geratuko direla jakinarazi du.
Gehiago

Gaur KABARETA ANTZOKIAN eta igandeko kale antzerkia astelehenera atzeratu da

Gaur ostirala  ESNATU NAIZ KABARETA ikusteko aukera izango da antzokian 19:00etatik aurrera (geratzen diren sarrerak bertan eskuragarri). Igande eguerdian plazan egitekoa zen TONBOLA kale antzerkia. Eguraldi iragarpenak kontutan hartuta astelehen arratsaldeko 18:00etara atzeratu da kale ikuskizuna plazan mantentzeko.
Gehiago

Larunbatean, Zaldibiako 1. argazki rallya

Larunbat honetan urriak 2, goizeko 10:00etan izen ematea eta 14:00etan amaiera plazan. Hemen duzue Zaldibiako 1. argazki rallyko informazioa.
Gehiago

Ongi etorri Zaldibira! Etorri berrientzako gida plazaratu du udalak

Zaldibiako Udalak, harrera egiten die urtero irailetik irailera Zaldibira bizitzera etorri direnei. Irudian atzo burututako harrerako argazkia duzue. Udalak, gainera, tresna berri bat sortu du zaldibitar berrien etorrera xamurtu asmoz: ETORRI BERRIENTZAKO HARRERA GIDA.
Gehiago

Beste 1200 erosketa bono jarriko dira eskuragarri

Larunbat honetan, goizeko 11etatik 13:00etara plazan eskuragarri jarriko dira Erosketa bonoak eta geratzen diren Mondeju pintxoaren bonoak. Aurrez bonorik hartu ez dutenek soilik eskuratu ahalko dituzte azken erosketa bonoak larunbat honetan.
Gehiago

Egitarau betea dugu aste honetan

Asteazkenean BUBBLE BALLS haur eta gaztetxoentzat, Ostegunean HARRERA EGUNA, Ostiralean ESNATU NAIZ kabareta, larunbatean auto klasikoak eta 1. ARGAZKI RALLYA eta astelehenean kale antzerkia TONBOLA. 
Gehiago

Erosketa bonoak banatu dira eta mondeju pintxoaren bono batzuk geratzen dira

Larunbat eguerdirako amaitu ziren erosketa bonoaren 3. edizioko txartel guztiak. Mondeju pintxoaren bono batzuk geratzen dira eskuragarri Udaletxean. Azken urte eta erdian, erosketa bonoen bidez, gutxienez 54.000 euro herrian gastatzen direla bermatuko dugu. Hauspo honekin herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuei bultzada eman nahi badiegu ere, ezin dugu ahaztu gure eguneroko erosketa dela gure komertzio txikia bizirik mantentzen duena.
Gehiago