"Zaldibi, gaztetxoen kabi!" egitasmoa bueltan da

Zaldibiako nerabeek herriarekiko duten lotura indartzeko asmoz sortutako proiektua martxan da berriz. Eurek egindako lan, ekarpen eta eskaerei erantzun, eta emango diren urratsak haiekin elkarbanatu ostean, joan den astean ekin zitzaion aldi berriari. Bertan DBH1 eta DBH3 arteko gaztetxoek aktiboki parte hartuko  dute, bi dinamizatzaile lagun dituztela. Oraindik bada izena emateko aukera. Animatu!
Gehiago

Euskararen Eguneko Adierazpen Instituzionala

Abenduaren 3a dugu, Euskararen Eguna. Udalbatzak aho batez onartutako adierazpena irakurri dezakezu jarraian, baita gaurko antolatutako egitaraua ere.
Gehiago

Euskararen Eguneko egitarau osoa

Asteazkenean KUTXABIRA dokumentala eta ostegunean EUSKARAREN ARIMA hitzaldia izango ditugu abenduaren 3aren atariko gisa. Euskararen Egunean berriz, arratsalde osoko egitaraua osatu da: musika plazan, gaztaina erreak, ikurrina igotzea eta KUXKUXTU txarangaren laguntzaz euskal kantuak. Parte hartu eta euskaraz bizi!
Gehiago

Abenduaren 11n, Goierri Rallysprinta

Zazpi eta erdi edizioa izango da abenduan egingo den hau, 2020ko eta 2021eko udaberrietan Covid-a dela eta bertan behera geratu zirenen ordezko. Lasterketa solidarioa da, eta aurtengo dirua Elikagaien Bankura bideratuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Ohi bezala, ibilbidearen zati bat Zaldibiatik igaroko da eta beraz, hainbat bide itxita egongo dira Lazkao-menditik Larraitza bidean, eguerdiko 12:00etatik iluntzeko 20:00ak arte, abenduaren 11n, larunbatarekin.
Gehiago

Herri-mendiko erabiltzaileei bidali zaie gutuna

Udal Gobernuak erabaki bezala, herri-mendian larrealdi baimena duten erabiltzaileei etxez etxe banatu zaie gutuna, pistan ibilgailuz ibiltzeko gaur arte dauden arauak errespetatzeko deia egiteaz gainera, mugatutako bidean pasatzeko debekuaz ohartaraziz. Ohar honek azken asteetan izandako harriak mugitzeko ekintzei erantzuten die.
Gehiago

Ez-Ohiko Bilkurako kronika

Pasa den astean, asteazkenarekin, Ez-Ohiko Osoko Bilkura burutu zuen udalbatzak. Bertan erabakitakoen kronika duzu hemen. 
Gehiago

Smartphoneak eta tabletak erabiltzen ikasteko ikastaroak

Smartphonak eta tabletak erabiltzeko ikastaroak antolatu dira abenduaren 15etik 23ra Karreaneko KZ gunean. Bertan android sistema eragilea erabiltzen irakatsiko da. Izena ematea zabalik karreane kultur etxean.
Gehiago

Euskaraz bizi! ekitaldi sorta datorren asterako

Badator abenduaren 3a, Euskararen Eguna eta hainbat ekintza antolatu dira horren harira. Abenduaren 1ean, asteazkena, KUTXA BIRA dokumentala eskainiko da eta abenduaren 2an, osteguna, Gorka Garmendiak EUSKARAREN ARIMA hitzaldia eskainiko digu euskararen jatorriaz. Bukatzeko, abenduaren 3an, arratsalde osoko egitaraua osatu da, aurrerago iragarriko dena.
Gehiago

Azaroak 25, Emakumeen* kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguneko adierazpena

Azaroaren 25a, “Emakumeen* kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna” da. Zaldibiako Udaletik, borroka feministaren alde hartu dugun konpromisoa berresten dugu, indarkeriarik gabeko gizarte demokratiko bat eraikitzeko bide eta tresna nagusia den heinean.  Bat egiten dugu mugimendu feministak azaroaren 25erako 18:00etan Zaldibian deitutako elkarretaratzearekin. Azaroaren 24an burututako osoko bilkuran ondorengo adierazpena onartu zen EH Bilduren aldeko 5 boto eta EAJ-PNVren aurkako 3 botorekin.
Gehiago

2022ko egutegirako argazkien eskaera

Zaldibiako Udalak urtero argitaratzen du etxez etxe banatzen duen egutegia. Aurten ere, helburu horrekin, herriarekin zerikusia duten argazkiak bildu nahi ditu. Beraz, argazkiren bat izan eta egutegian argitaratzea nahi bazenute, kultur etxera eraman edo emailez bidali kulturetxea@zaldibia.eus helbidera, azaroaren 17a, asteazkena, baino lehen.
Gehiago

Zer ari da gertatzen Gazteluko pistarekin

Zaldibiako Udal Gobernuak honako argipenak eman nahi ditu aste honetan izandako ekintzaren eta Gure baztarrak-en idatziaren harira. 
Gehiago

Traktore eta nekazal lan-tresnen IAT-a Goizanen

Datorren ostegunean, azaroak 18, traktore eta nekazal lan-tresnei IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa - ITV) pasatzeko aukera egongo da Goizaneko aparkalekuan. Informazioa eskatu eta hitzordua hartzeko, 943 62 63 00 telefonora deitu behar da (Irungo IAT). 
Gehiago