Gaur arratsaldeko 18etan agur esango diegu Mariaundi inguruko azken kontenedoreei, lehen bilketa sinbolikoa egingo da Estanko atzeko eremuan, nahi duenak bilketa nola burutuko den ikusteko aukera izango du.
Gehiago
Dagoeneko nahi duenaren esku dago GAIKA aplikazioa. Hondakinak ondo sailkatzen laguntzeko gida digitala da. Mugikorrean doan deskargatu daiteke eta bertan hondakin bilketa atez ate burutzen den edozein herritako informazioa aurkituko duzu, Zaldibiakoa barne.
Gehiago
Hondakinak sailkatzeko ontzien banaketa egin ondotik, dena prest dago datorren ostegunean atez ateko hondakin bilketa berriari ekiteko.
Gehiago
Prentsa agerraldia eskaini dute Zaldibia, Itsasondo eta Legorretako Alkateek eta hondakin bilketa sistema berria abian jartzeko material banaketa noiz eta nola egingo den zehaztuz . Zaldibian martxoak 14, 15 eta 16an Antzokian banatuko dira kuboak eta landa eremurako giltza elektronikoak.
Gehiago
Etxeetako edukiontziak nahiz giltza elektronikoak prest dira herri antzokian. Bihar arratsaldeko 17:30etan hasiko da banaketa
Gehiago
Donostiako Miramar Jauregian martxoaren 14 eta 15erako antolatu diren jardunaldietan Euskal Herriko eta Herrialde Katalanetako eragile instituzionalak, politikoak eta akademikoak bilduko dira, bi naziootan kultur eta jatorri aniztasuna kudeatzeko duten erronka hizpide hartuta.
Gehiago
18:30ean, kultur etxean.Anima zaitez!!!!!!!!!!!!
Gehiago
Hezkidetza Lau Haizetara ekimenaren baitan gure haurrak berdintasunean hezteko gida jorratu du Euskal Herriko Bilgune Feministak. Ikastaroaren helburua gai guzti horien inguruan gogoeta eta lanketa partekatua egitea da.
Gehiago
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak martxan jarritako tarifa-sistema bateratu berria da. Mugi Sistemak abantaila ugari eskaintzen die Gipuzkoako garraio publikoaren ohiko erabiltzaileei, eta aukera ematen du garraio publiko guztietan euskarri bakarrarekin bidaiatzeko. Oharra: Lurraldebus txartela duenak ez du MUGI txartela egin beharko.
Gehiago
1.227 hautetsiren atxikimendu, 153 alkate, 393 herrietako ordezkariek larunbatean Udalbiltza berrantolatzeko batzarra egingo dugu Donostian.Euskal Herriko instituzio nazional bakarra da Udalbiltza, eta aro berriari ekingo dio. Zaldibiako Udaleko zinegotzik gehienak bertan izango gara.
Gehiago
Herritarrekin batera Zaldibiako atez ateko bilketa diseinatzeko 16 bilera egin ostean 620 lagunekin, hauxe da herritarrekin batera erabaki den behin betiko modeloa: Hondakinak gaika sailkatzeko, etxe bizitza bakoitzari dagozkion kuboak eta poltsa konpostagarriak doan banatuko ditu Mankomunitateak. Hemen duzue etxeetara bideratu den esku orriak duen informazioa.
Gehiago
Sasieta Mankomunitateak eta Kutxa Ekoguneak Ontziratu zaitez kanpaina abiatu du.Tuperretan banatuko da arraina ohiko papera eta poltxa ordezkatu asmoz. 50 euroko erosketa saria banatuko da erabiltzaileen artean hilabetero. Edukointziak Ekogunearen eskutik jaso ditugu.
Gehiago