Batzarra 19:00etan izango da Karreane Kultur Etxean. Hainbat gai izango dira hizpide eta herritarrei bertaratzeko gonbita egiten die Udalak. Jarraian ikus dezakezue gaiordena.
Gehiago
Artilea Beasaingo Salbatore auzoan bilduko da (Sasietako bulegoen ondoan) irailaren 15era arte
Gehiago
Behin-betiko proiektua idatzia dagoenez, Zaldibiako Udala finantzaketa arloa lantzen ari da azken hilabeteetan. Europako Leader diru-laguntza deialdira aurkeztu da proiektua, baita Foru Aldundian ere.
Gehiago
1918ko uztailaren 16an, Karmen egunez jaio zen Gaintzan Karmen Aramburu Maiz herritarra. Gaur 100 urte betetzen ditu, beraz. Udalak oroigarria eman zion atzo, baita Beti Gazte elkarteak ere. Ondo ospa dezazula mendeurrena Karmen!
Gehiago
Noiz: uztailaren 19an, osteguna, iluntzeko 7etanNon: Karreane Kultur Etxean Zure argindarraren faktura ekarri eta ulertzen lagunduko dizute
Gehiago
Gaur, ekainak 28, Gay, Lesbiana eta Transexualen Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Udalak bat egin du aldarrikapenarekin. Hiruki arrosa naziek erabili zuten kontzentrazio eremuetan homosexualak bereizteko. Gaur egun sarraski hura gogoratzeko eta eskubideak aldarrikatzeko erabiltzen da.
Gehiago
Hernani, Larrabetzu, Gaintz-Gatzaga eta Donemiliagako udalek HOBEKI Elkartea eratu dute, herriz herri hondakinen kudeaketan martxan dauden esperientzia jasangarriak elkar-trukatzeko gune bat izan dezaten toki-erakundeek. Hala, elkartearen printzipioekin bat egitea eta printzipio horiekin koherentziaz eta jarrera aktiboaz aritzea erabaki du Zaldibiako Udalak, gehiengoz.
Gehiago
2018ko otsailean hasi ginen lanean beste jauzi bat eman nahian herritarrekiko dugun hartu emanetan. Horretarako, teknologia berrietara egokitu eta hauek herritarren zerbitzura jartzeko helburuan sakontzeko sortu da ZAPP izenarekin plazaratu dugun aplikazioa.
Gehiago
Biloreren jabetza berria dela eta, ostegunean, hilak 31, 19:00etan Herri Antzokian herri batzarra egingo da. Herritarrei bertaratzeko deia egiten die Udalak.
Gehiago
Zaldibiako bi udal-taldeek, EHBildu eta Zaldibia Herrigintzanek, adierazpen bateratua kaleratu dute zaldibitarrak Gure Esku Dagok ekainaren 10erako antolatu duen Giza-Katean parte hartzera deituz.
Gehiago
Datorren MARTXOAREN 16an, OSTIRALA, izango dira aurkezpenak Herri Antzokian. Arkitektoen eskutik azalpenak jasotzeko aukera izango da, baita galderak egitekoa ere. Ordubeteko iraupena izango du saio bakoitzak eta 4 txanda egingo dira ordutegi zabala eskaini asmoz: 11:30, 15:00, 17:00 eta 19:00.
Gehiago