Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira abenduan. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Iraileko matrikulazio kanpainaren ondoren, urria erdialdetik martxan dira euskara ikasteko ikastaroak Zaldibian. Ikas-maila ezberdineko bi talde osatu dira, eta astelehen, astearte eta asteazken arratsaldeetan dituzte klaseak. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Zaldibiako Udaleko "Komunitatea eta zaintza" arlotik, azaroaren 9a eta 19aren artean zaintzaren inguruko inkesta zabaldu zitzaien herritarrei. Azaroaren 30eko greba feminista orokorra gainean dugun honetan, inkestaren emaitzak eta hauetatik ateratako ondorioak edo gogoeta jarri nahi genuke ikusgai.
Gehiago
Zaldibia Herri Hezitzaile izateko lanean dihardugu azken urteetan eta pauso berriak emango dira datozen hilabeteetan. Oinherri sareko kide den Txatxilipurdi Elkartearen bidelaguntzarekin, igande honetan egingo da hiru saioetan lehena, 17:30ean udaletxeko herri aretoan. Herriaren balio hezitzailean sinesten duten eragile eta norbanako guztientzat da gonbidapena.
Gehiago
Azaroaren 3an egin zen festetako balorazio irekia: egitarauko ekintzak, zeharkako gaiak, jai egutegia. Jarraian udalaren balorazioa eta festa egunei buruzko iritzi bilketako emaitzak ikusgai.
Gehiago
Zaintzaren inguruko inkesta jarri du martxan Zaldibiako Udaleko “Komunitatea eta zaintza" arloak. Herritar guztiei dei egiten zaizue anonimoa den inkesta hau betetzera, azaroaren 19ra arteko epean. Jarraian aurki dezakezue informazioa eta inkesta betetzeko lotura.
Gehiago
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira azaroan. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Azaroaren 3arekin, ostirala, egingo da festen balorazio saio irekia, 18:00etan udaletxe azpiko aretoan. Herritarrak eta herriko eragileak gonbidatuak daude eta jarraian dituzue bertan landuko diren gaiak.
Gehiago
Herriko festak amaitu badira ere, herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira oraindik urrian. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Festa batzordean gaia landu ondoren, iritzi bilketa egitea erabaki da hemendik aurrerako festen egutegiaren harira. Ostiralera arteko epea dago galdera honi erantzuteko: ados al zaude hemendik aurrera herriko festak urriko lehen ostegunean hastearekin? Festa batzordearen urri amaierako balorazio saioan herritarren iritziak eskuan izanik dagokion erabakia hartu ahal izateko, iritzia ematera animatzen zaitugu. Jarraian azalpenak eta parte hartzeko moduak.
Gehiago
Irekita dago lau-urteko berrirako izen ematea herriko gaien inguruko lanketa egiteko. Antolaketa berria jarri da martxan ohiko batzordeen ordez. Udal herri batzarrean zehatzago azaldu zen informazioa, jarraian ere aurki dezakezuena.
Gehiago
Goizeko 11:00etan hasiko da Ongi-Etorria udaletxean. Azken hilabeteetan herrian erroldatu diren guztiak dira gonbidatuak, eta udalak eta herriko eragileek ongi-etorria egingo diete.
Gehiago
Iraileko azken ostegunean, hilak 28, arratsaldeko 18:30ean bilduko da ohiko bilkuran udalbatza, iraileko osoko bilkura egiteko. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta gogoratu bilkurak publikoak direla eta edozeinek duela bertaratzeko aukera.
Gehiago
Herri Batzarrerako deialdia egin du Udalak, legegintzaldi berriko asmoen berri eman eta iritzi-ekarpenak jasotzeko. Ostegunean, hilak 21, izango da batzarra, 19:00etan Udaletxeko Herri Aretoan. Euskaraz ez dakitenentzat aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da.
Gehiago
Urria geroz eta gertuago da eta festak antolatzeko lanketa ari da bere amaierara iristen. Irailaren 13an, asteazkenarekin, egingo da hirugarren eta azken bilera 19:00etan Udaletxe azpiko herri aretoan. Egitaraua itxi, eraso sexisten aurreko protokoloa azaldu, festak auzolan bihurtzeko eredua azaldu eta talde argazkia aterako da.
Gehiago