Zaldibiako Udala

Astelehenetik aurrera, aurrez aurreko udal arreta zerbitzua

AURRETIK TXANDA HARTUZ, maiatzaren 25 astelehenetik aurrera, Zaldibiako Udalak ateak irekiko ditu. Aurrez aurreko tramiteak egin ahalko dituzte herritarrek telefonoz edo posta elektronikoz zita hartuta.
Gehiago

Covid-19a zaldibitarron ahotik: Maddi Erauskin eta Uxue Zumalde

Zukati ta danokati, 2 metro eta eskuk garbi! lelo bat izatetik, eguneroko joko-arau izatea lortu behar dugu. Bide hori egiten laguntzeko zaldibitarren testigantzak jasotzen jarraituko dugu. Zukati ta danokati!
Gehiago

Zukati ta danokati, 2 metro ta eskuk garbi

Covid-19aren zabalpena saihesteko bidean bizi izan dugun itxialdi egoera arintzen doa pixkanaka. Azken asteotan, ordea, mezu eta arau nahasgarri eta kontrajarri asko eman zaizkio jendarteari. Herritarrek benetan garrantzitsuena dena ahaztu ez dezaten, “Zukati ta danokati, 2 metro eta eskuk garbi” kanpaina komunikatiboa jarri du abian Zaldibiako Udalak. Jarraian informazio gehiago.
Gehiago

Udala: ateak itxita, baina lanean

Eraikin publikoak itxita eta ekitaldi guztiak bertan behera geratu badira ere, Udal Arreta Zerbitzua eta bestelako sailak martxan daude. Jarraian harremanetarako bideak:
Gehiago

Koordinazio mahaia martxan da

Zaldibiako Udalak Koronabirusaren zabalpena ekiditeko erronkaren aurrean, Koordinazio Mahaia eratu du gaur goizean. Mahaiaren helburua egunez egun herrian sortuko diren egoerak identifikatu, hartu beharreko neurriak baloratu eta urratsak zehaztu eta koordinatzea izango da.
Gehiago

Eskerrik asko etorkizuneko plazara inguratu zaretenoi!

Azaroan egin ziren sektorekako 5 saiorekin eta pasa den astean egindako saio zabalarekin, amaitu da partaidetza prozesuko lehen fasea. Guztira 80 herritar inguruk hartu dute parte saioetan eta ekarpen ugari bildu da.
Gehiago

Abuztuaren 19ko astean Udaletxea Itxita

Abuztuaren 19tik 23ra ez da ohiko harrerarik emango Udaletxean, ezbehar bat medio. Erroldari dagozkion presazko ziurtagiriak 2. solairuan tramitatuko dira eta kale-brigadarekin lotutako gaiei 651 703 178 telefono zenbakian erantzungo zaie. Abuztuaren 26an udako ohiko ordutegian (astelehenetik ostiralera 9:00-15:00) irekiko da Udala.
Gehiago