Alkatetza

Ostegunetik aurrera Eztitxu Mujika Alkate lanetara itzuliko da

Amatasunari dagokion baja amaituta Eztitxu Mujika Mariezkurrena Alkate funtziotara itzuliko da azaroaren 11n eta Mikel Luloaga Aranburu zinegotzi jardunera.
Gehiago

Zaldibiako bulegoan euskara lehenesteko konpromisoa hartu du Kutxabankek

Finantza-alorrean euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatu eta aurkeztu zuten asteazkenean UEMAk, Laboral Kutxak, Kutxabank-ek eta Bankoa ABANCAk, udalerri euskaldunetako alkate eta ordezkariekin batera. Zaldibiako Udalaren izenean, Jon Luloaga euskara-zinegotziak parte hartu du Bergaran egindako ekitaldian.
Gehiago

Ez Ohiko plenoaren kronika

Ekainaren 3an, ostegunarekin, egin da udalbatza bilkura Udaletxeko batzar aretoan. Hiru arrazoi direla medio egin da bilkura presentzialki udaletxeko areto honetan, egungo neurriekin espazio murritza badu ere: Mikel Luloagak jarduneko alkate gisa zuzendu duen lehen udalbatza izatea, ziurrenik udaletxe zaharrean egingo den azken bilkura izatea eta batez ere, Laida Elizegi Armendarizen 2 urteko zinegotzi ibilbideari merezitako agurra ematea.
Gehiago

Eztitxu Mujika alkateak baja hartu du, eta Mikel Luloaga izango da aurrerantzean jarduneko alkatea

 

Haurdunaldiari dagokion baja hartu du Eztitxu Mujika alkateak; ondorioz, Mikel Luloaga izango da aurrerantzean jarduneko alkatea. Uztailerako espero du haurra egungo alkateak eta amatasun baimena bukatutakoan itzuliko da bere zereginetara, urte bukaera aldera. Apirilaren 29ko Ohiko Osoko Bilkuran aho batez erabaki zenez, bitarte horretan Mikel Luloaga Aranburu jaunari dedikazio osoa aitortuko zaio jarduneko alkate izateko eta gaur egun bere lanean duen ordainsaria jasoko du. 
Gehiago

Udaletik zuzeneko jarraipena egiten ari gara Zaldibiako egoerari

Zaldibian 100 herritar baino gehiago ditugu une honetan koronabirusarekin kutsatuta. Azken egunetan bezala, Zaldibiako Udalak gaur ere egoera zail hori bizi duten herritarrekin harremanetan jarraitzen du beraien egoeraren berri jakiteko.
Gehiago

Garai zailak herrian, Zaldibiako Udalaren agerraldia

Gaur goizean Osasun Sailarekin izandako bileraren ondotik, egoeraren larritasunak dagokion erantzunik jaso ez duelako agerraldia eskaini dute herriko plazan, jarraian duzuen adierazpenarekin bat egin duten Zaldibiako Udal zinegotziek. Hemen duzue adierazpen osoa, Osasun Sailaren eskutik, Zaldibiako Udalak duen desinformazioa eta herri bezela aurrean dugun erronka dira udal ordezkariak kalera eraman dituen arrazoi nagusiak.
Gehiago

Udaran, udaletxea eta energia berriztagarrien azpiegitura berria martxan

Aurreko urte ekonomikoaren itxierak eman dituen soberakinekin, pauso garrantzitsuak eman asmo dira aurten, udaran zehar. Abuztuan, udal eraikin zaharra bota eta eguzki energian oinarrituriko azpiegitura berria eraikiko da Lardizabal eskolako teilatuan. Noski, hori burutzeko udal eraikin berria martxan izango da ordurako.
Gehiago

OSINBERDE, ZALDIBIKO UDE kanpainaren aurkezpena

Zaldibin dugun altxor preziatuenari izena ere jarri diogu. Herriko ura izateak duen balio eta balorea azpimarratu eta zabaltzeari begira lanketa egingo du Zaldibiako Udalak. Larunbatean Artxalgo deposituan martxan den ur iragazki sistema berria bisitatu ahalko da 10:30etatik 12:30etara.
Gehiago

Udalak irudi bidez jaso du Bilore lantegiaren eraisketa

Zaldibiako historiaren zatia da Bilore lantegia. Azken egunetan pauso garrantzitsuak burutu dituzte eraisketa lanetan diharduten langileek. Zaldibiako Udalak gertutik jarraitzen ditu bertako lanak eta bideo formatuan jaso ditu historiarako geratuko diren irudiak.
Gehiago

"Nikel isurketen aurkako neurriek emaitza onak eman dituzte. Orain, jarraipena egitea beharrezkoa da."

Ordizia eta Zaldibiako udal ordezkariak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko zuzendari den Javier Agirre eta Saioa Ferro teknikariarekin elkartu ziren bilera telematiko bidez pasa den ostegun goizean, otsailaren 4an. Orain hilabete batzuk bi herrietan egindako neurketetan airean Nikel partikulen presentzia altua atzeman zen. Horren harira, hainbat neurri hartu dira eta emaitza horiek ezagutzera eman dizkigute, 2-3 aste barru publiko egingo dituelarik Eusko Jaurlaritzak.
Gehiago

2021erako AURREKONTU PROPOSAMENA azken txanpan

Udal herri batzarrean proposamena aurkeztu ondotik, EAJ-PNVko udal taldeak mahai gainean jarritako aldaketak aztertu ditu Zaldibiako udal gobernuak. Hemen dituzue jasotako proposamenak eta hauen inguruan udal gobernuak egindako hausnarketa eta ostiralean egindako batzorde bileran emandako erantzuna. 2021erako aurrekontuak onartzeko plenoa otsailaren 11n burutuko da.
Gehiago

Ostegunean antzokian, udal herri batzarra burutzeko deialdia

Zaldibiako Udalak urteko lehen UDAL HERRI BATZARRA antolatu du urtarrilaren 21 ostegunerako. Arratsaldeko 19:00etan Antzokian burutuko da eta dagozkion segurtasun neurrien baitan antolatuko da. Aurreko urteko balorazioa eta datorrenari begirako erronkak eta aurrekontu proposamena aurkeztuko dira.
Gehiago

Zaldibia, herri bizia! Ereiten jarraitzeko garaia da

Herriko ostalaritza itxita mantentzen den garai hauetan, herrian bertan kontsumitzeak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu Zaldibiako Udaletik. Gogoratu erosketa bonoak abenduaren 31 baino lehen erabili behar direla.
Gehiago

Udal gobernuaren mezua herritarrei

Igandean Zaldibiako Udal gobernuak mezua grabatu zuen azken urtearen balorazio aurrerapena eginez. Ez da urte xamurra izaten ari eta geratzen denak ere ez du lasaia izango denaren itsurarik. Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago

Zaldibiako Udalaren IRUDI BERRIA aukeratzeko prozesua

Zaldibiak Udal Eraikin berria izango du aurki eta "Zaldibia" izenaren benetako esanahitik eta herritarrengandik gertuago egongo den irudi berri bat lantzeko une egokian gaudela uste dugulako abiatu dugu prozesu parte hartzailea. Egungo egoeran badakigu ez dela herritarren kezka nagusia, baina arriskuan inor jarri gabe eta prozesua osasun neurriekin uztartuz, egingarria dela uste dugu.
Gehiago