Herriko festak eta barrakak eskutik doaz, eta bada familia bat, Maria eta Joaquin eta hauen seme-alabena, urtero urtero gure artean izaten dena. Bada beti bezala ez bada ere, Zaldibian izango ditugu azaroaren 6tik 15era bitarte, Antzoki aurreko aparkalekuan.
Gehiago
Normaltasun berria izenez batailaturiko garai nahasi hauetan, azpiegitura publikoen kudeaketa ezinezko bihurtzen ari dela ikusita, gure buruhausteak partekatu eta esku artean ditugun korapiloen berri eman nahi dugu Zaldibiako Udal gobernua osatzen dugun ordezkariok.
Gehiago
Maiatzaren 25ean egin zen lehen bilera. Bertan, Udalak aurtengo errealitatea eta lantzen hasi den proposamena azaldu zien Guraso Elkarteko ordezkari zein gurasoei. Familien artean iritzi bilketa egitea adostu zen eta jasotakoa lantzeko izango da asteleheneko bigarren bilera irekia. Telematikoa izango da eta edonork parte hartu dezake. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Zaldibiako Udalak Alkatetza Dekretuaren bitartez onartu du Kirol eta Kultura arloan 2020n emango diren diru-laguntzak emateko oinarriak onartzea eta diru-laguntzen deialdia onartzea. Jarraian informazio osoa.
Gehiago
Martxoaren 1ean, igandearekin, ospatuko da aurtengo Lilatoia, 31. edizioa duen lasterketa. Berdintasun lan-arloak sustatuta, 50 emakumetik gorako taldea joango da Zaldibitik autobusez, taldearen ikur den kamiseta jantzita. Hemen Goierriko Hitzako albistea.
Gehiago