Gaur gauerdian amaitzen da herriz herriko itxiera muga

Gauerditik aurrera, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia lurraldeen barnean mugitzeko aukera izango da. Gainontzean indarrean jarraitzen dute beste neurriek, baita gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara kalean zirkulatzeko mugak eta lauko pertsona multzoenak ere. Hurrengo LABI bilera martxoaren 25ean egingo da, beraz bitartean neurri hauek izango dira indarrean. Jarraian duzue dekretu ofiziala, neurri berriak eta lehendik indarrean jarraitzen dutenak biltzen dituena. 
Gehiago

Nikelaren inguruko azterketa eta hartutako neurrien txostena plazaratu du Eusko Jaurlaritzak

Egindako azterketa, hartutako neurriak eta laborategiko txostenak plazaratu ditu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak. Zaldibiako Udalak, Lardizabal herri eskola ondoko neurgailua beste urtebetez mantentzeko eskaera luzatu dio Ingurumen sailari.
Gehiago

Martxoak 8, Emakumeen* Nazioarteko Eguna

Martxoak 8rako egitarau zabala antolatu dugu eta Zaldibiako emakume* guztiei ekimen hauetan parte hartzeko deia egiten diegu. Saretzea, antolatzea eta borrokatzea dagokigu, bizitzak erdigunean jarriko dituen herria gaurdanik eraiki behar dugulako. Hemen badelako indar bat, badelako herri bat. Esan beharrik gabe doa osasun egoerak eskatutako neurri guztiak hartuko direla ekimen guzti hauetan.
Gehiago

Irakurri Gozatu Oparitu egitasmoaren amaierako zozketak baditu irabazleak

Azken Irakurri Gozatu Oparitu egitasmoak bazuen berritasun nabarmen bat. Izan ere, edizio honetan fitxa aurkeztu zuten herri guztietako irakurleen artean, 500 libururen zozketa egin zen, eta horietako hamar zaldibitarrei egokitu zaizkie. Liburuak iritsi dira jadanik sarituen etxeetara, egitasmoan zehazten zen bezala, gertuko norbaiti oparitzeko. Azkenik, liburu elektronikoa zozkatu zen egitasmoan parte hartu zuten Zaldibiako irakurleen artean, eta Manex Insausti izan zen irabazlea. Zorionak, Manex!
Gehiago

Udaran, udaletxea eta energia berriztagarrien azpiegitura berria martxan

Aurreko urte ekonomikoaren itxierak eman dituen soberakinekin, pauso garrantzitsuak eman asmo dira aurten, udaran zehar. Abuztuan, udal eraikin zaharra bota eta eguzki energian oinarrituriko azpiegitura berria eraikiko da Lardizabal eskolako teilatuan. Noski, hori burutzeko udal eraikin berria martxan izango da ordurako.
Gehiago

Etxeko iturritik jasotako altxorra: OSINBERDE, Zaldibiko ude

Herri gutxik dute gurea bezalako iturburu emaritsu eta naturala, etxeko iturriraino ekarria. Balio edo altxor hori sustatzen jarraitzeko kanpaina bat jarri du abian Zaldibiako Udalak. Pasa den larunbatean, Olakosain kokatuta dagoen Artxalgo ur biltegian jarri berri den iragazketa sistema berria ikusteko aukera izan zuten bertaratutako herritarrek.
Gehiago

OSINBERDE, ZALDIBIKO UDE kanpainaren aurkezpena

Zaldibin dugun altxor preziatuenari izena ere jarri diogu. Herriko ura izateak duen balio eta balorea azpimarratu eta zabaltzeari begira lanketa egingo du Zaldibiako Udalak. Larunbatean Artxalgo deposituan martxan den ur iragazki sistema berria bisitatu ahalko da 10:30etatik 12:30etara.
Gehiago

Bizitza autonomia eta kalitatea hobetzeko proiektuak abian

Urteetan aurrera joan ahala, norbere osasun eta bizitza mailari ahalik eta ondoen eustea erronka bihurtzen da. Zaldibiako Udalak, Beti Gazte Elkartearen laguntzaz, hainbat zerbitzu eta aukera eskaini izan ditu azken urteetan, eta pandemiaren ondorioak mahai gainean ditugun honetan, bidean sakontzen jarraitzeko hainbat erronka eta eskaintza ditu 2021erako.
Gehiago

Herri mugakideetara joateko aukera astelehenetik aurrera

Atzo LABI batzordeak hartutako erabakien arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerrien itxiera perimetralak bere horretan segituko du, baina mugakide diren udalerrien arteko joan-etorriak baimenduta egongo dira jarduera sozioekonomikoak egiteko eta aire zabalean kirola egiteko. Neurri berriak astelehen gauean sartuko dira indarrean, eta gutxienez martxoaren 5era arte egongo dira indarrean.
Gehiago

Martxoak 8 emakumeon* ahalduntzera bidean beste pauso bat

2021eko martxoaren 5etik 8ra ospatuko da aurtengo lilatoi lasterketa birtuala. Aurreko urtean Zaldibian izan zuen arrakasta ikusi eta gero, aurtengoan lasterketa herrikoia egin nahi da martxoaren 7an , egoerak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak bermatuz noski. Hemen duzue informazioa eta izen emateko aukera.
Gehiago

"Nikel isurketen aurkako neurriek emaitza onak eman dituzte. Orain, jarraipena egitea beharrezkoa da."

Ordizia eta Zaldibiako udal ordezkariak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko zuzendari den Javier Agirre eta Saioa Ferro teknikariarekin elkartu ziren bilera telematiko bidez pasa den ostegun goizean, otsailaren 4an. Orain hilabete batzuk bi herrietan egindako neurketetan airean Nikel partikulen presentzia altua atzeman zen. Horren harira, hainbat neurri hartu dira eta emaitza horiek ezagutzera eman dizkigute, 2-3 aste barru publiko egingo dituelarik Eusko Jaurlaritzak.
Gehiago

2021erako AURREKONTU PROPOSAMENA azken txanpan

Udal herri batzarrean proposamena aurkeztu ondotik, EAJ-PNVko udal taldeak mahai gainean jarritako aldaketak aztertu ditu Zaldibiako udal gobernuak. Hemen dituzue jasotako proposamenak eta hauen inguruan udal gobernuak egindako hausnarketa eta ostiralean egindako batzorde bileran emandako erantzuna. 2021erako aurrekontuak onartzeko plenoa otsailaren 11n burutuko da.
Gehiago