Ikastaroak

Edoskitze tailerrak, AmaSarearen eskutik

Haurdun, edoskitzean edo erditu ondorenean dauden emakumeei zuzenduta daude Anabel Urkiola fisioteraupeutak eta Uxue Castellano emaginak eskainiko dituzten tailerrak. Lehen zita apirilaren 11n, 17:00etan Karreaneko ganbaran. Asmoa hilean behin elkartzea da, baina parte hartzaileen beharretara egokituko da. Doan da eta hamabirentzako lekua dago, zaldibiarrek lehentasuna dutelarik. Izen-ematea: apirilaren 5era arte.
Gehiago

Antzerki tailerrak: antzerkia baino gehiago

Azaroan hasi zuten ikasturtea Kristina Ropero antzerki gidariarekin LH 4, 5 eta 6, DBH 1 eta 2ko hainbat herritarrek. Otsailetik helduen taldea ere martxan da eta maiatza hasieran taularatuko dute emanaldia.
Gehiago

Euskara ikasten, herrian bertan

Iraileko matrikulazio kanpainaren ondoren, urria erdialdetik martxan dira euskara ikasteko ikastaroak Zaldibian. Ikas-maila ezberdineko bi talde osatu dira, eta astelehen, astearte eta asteazken arratsaldeetan dituzte klaseak. Jarraitu irakurtzen. 
Gehiago

Gitarra jotzen ikasteko plaza bat libre

Abendutik ekainera bitarte musika eskolan gitarra klaseak jasotzeko plaza bat libre dago, 16 urte edo gehiagokoentzat. Klaseak astearteetan izango dira 16:30etik 17:00etara, hilean 55,84€ ordainduta. Interesatuek kultur-etxean eman behar dute izena azaroaren 23a baino lehen (943160338 / 676531079). Herritar bat baino gehiago interesatuko balitz, aukeraketa zozketaz egingo da.
Gehiago

Antzerki tailerrak haur, gaztetxo eta helduentzat

Aurreko urteetako ibilbideari jarraituz, aurten ere Antzerki Tailerra antolatu da LHko 4-5-6 mailetako haurrentzat, DBHko gaztetxoentzat eta helduentzat. Jarraian informazio osoa. 
Gehiago

Irrintzi ikastaroa Amaia Garcia Uriondoren eskutik

Irailaren 29an, irrintzi ikastaroa izango da Zaldibian, Aske talde feministak eta Zaldibiako Udalak antolatuta. 15 urte irrintzi ikastaroak ematen daraman Amaia Garcia Uriondo izango da gidari, 18:30ean Kimuene kulturgunean. Ikastaroaren helburuak hiru dira: irrintzia botatzen dakienak teknika hobetzea, ez dakienak adorea hartzea eta, batez ere, dibertitzea. Izen-ematea udaletxean edo kultur etxean, 5 euroan. Oharra: Parte-hartzaile bakoitzak esterilla, arropa erosoa eta ur botila eramango ditu.
Gehiago

Ariketa fisikoa eta Osasuna 2023-2024

Aurtengo ikasturtean ere bada ariketa fisikoa egiteko aukerarik Zaldibian. Udalak edota eragileek antolatuta, ireki atea osasunari. Informazio osoa jarraian eta Karreane Kultur Etxean. Aukera gehiago ere aztertzen ari gara, eskertuko da herritarren ekarpenak helaraztea ere. 
Gehiago

Matrikulatu Zaldibian, zabaldu euskararen koloreak

2023-2024 ikasturtean euskara ikasteko matrikulazio epea zabalik da. Zaldibiako Udalak eta UEMAk elkarlanean, euskara ez dakiten herritarrei berau ikasteko gonbitea egiten die, baita ikasketa hori herrian bertan egitekoa ere. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

Txakur eta jabeentzako formakuntza

Irailean eta urrian, Kanguneko kideen eskutik, 8 saioz osatutako ikastaro trinkoa eskainiko da Zaldibian, asteazken arratsaldeetan. Jarraian informazio osoa eta izen emateko aukera. 
Gehiago

Arropa garbigarri eta leungarria egiteko ikastaroa

Ekainaren 22an, ostegunean, Aiora Urbietak gidaturiko bigarren tailerra izango dugu. Lehenengoan xaboiak egiten ikasi bagenuen, bigarrenean arropa garbigarri eta leungarriak egiten ikasiko dugu. Zubi-Buru elkartean izango da, arratsaldeko 16:30etik 18:30era. Izena ekainaren 21erako eman behar da, 10€ ordainduta. Informazio guztia jarraian edo kultur etxean (943160338). 
Gehiago

Gorputzaren eta etxearen zaintza ekologikoko ikastaroa

Aurten ere etxeko egunerokotasunean erabiltzen ditugun zenbait produktu modu ekologikoan egiten ikasiko dugu Aiora Urbieta Eizagirrerekin. Bi tailerrez osaturiko ikastaro honek ekainaren 16an, ostiralean, izango du lehenengoa: 16:30etik 18:30era bitartean Zubi-Buru elkartean. Bertan olio erabiliarekin xaboia egiten ikasiko dugu. Ekainaren 15erako eman behar da izena, 10€ ordainduta. Informazio osoa, jarraian.
Gehiago

Helduentzako patin ikastaroa Zaldibian

Ekaineko asteazken guztietan, 7an hasita, izango da arratsaldeko 18:30etik 19:30era, Resti Pilotalekuan. Irakasle lanetan Unai Matxain eta Aitor Vacas arituko dira. Oharra: Izen-ematea itxi da, plaza guztiak bete direlako.
Gehiago

KZ guneko ikastaroak 2023ko martxoa, apirila eta maiatzean

Zaldibiako KZ gunean ondorengo ikastaroak antolatu dira 2023ko martxoa, apirila eta maiatzean. Saio hauetan parte hartzeko izena eman behar da Karreane Kultur Etxean, 943 160 338 telefonora deituz edo albiste honetan duzun izen emate taula beteaz.
Gehiago

Herri-harrera antolatzeko formakuntza

Zaldibiako Udala “Harrera protokolo integrala” proiektuan murgilduta dago, helburua Zaldibiara bizitzera datozen herritarrei ahalik eta harrera egokiena egin eta herritarren arteko saretzean eragitea izanik. Proiektuaren baitan, herriko elkarte eta eragileei formakuntza aukera eskainiko zaie, baita gaian bereziki interesa duten herritar norbanakoei ere. Jarraian informazio osoa. 
Gehiago

Telegram aplikazioaren ikastaro praktikoa

Ostegunerako, urriaren 27rako TELEGRAM aplikazioaren inguruko IKASTARO PRAKTIKOA antolatu du udalak. Bi saio izango dira lehena Euskaraz ez dakitenentzat 14:45etik 15:45era eta bigarrena 16:15etik 17:15era saio orokorra. Interesatuek kultur etxean edo hemen bertan eman dezakete izena.
Gehiago