Covid-19

Maskara ez da derrigorrezkoa barrualde gehienetan

Espainiar Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da dekretu berria; beraz, indarrean dago neurria. Hala ere, oraindik nahitaezkoa da osasun zentroetan eta zerbitzuetan, adinekoen egoitzetan eta garraio publikoan.
Gehiago

Osasun Larrialdiaren amaiera astelehenetik aurrera

Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak Larrialdi Egoeraren amaiera dekretua argitaratu du eta Osasun Sailak prebentzio-neurriak zehaztu ditu. Astelehenetik aurrera bertan behera geratuko dira egun indarrean diren neurri murriztaile guztiak. Kanpoaldean maskara janzteko derrigortasuna ere ez dago indarrean, baina bai barrualdeetan. Jarraitu irakurtzen xehetasun guztiak jakiteko. 
Gehiago

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan ez da Covid ziurtagiririk eskatuko

Eusko Jaurlaritzak osasun ziurtagiria gehiago ez eskatzeko araua plazaratu du.
Gehiago

Auzitegiak ez du baimendu Covid Ziurtagiriaren luzapena

EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du COVID ziurtagiriaren erabilera bi astez luzatzeko eta jarduera gehiagotara zabaltzeko Eusko Jaurlaritzak egindako eskaria. Beraz, bi eremutan soilik jarraitzen du indarrean ziurtagiriak: gaueko aisialdian eta 50 lagunetik gorako jatetxeetan.
Gehiago

Covid 19aren aurkako neurriak otsailaren 13ra arte luzatu dituzte

Ostiralean, ostalaritzako ordutegiak eta edukiera neurriak beste bi astez mantentzea erabaki zuen LABI batzordeak. Covid ziurtagiriak ere indarrean jarraituko du, eta beste esparru batzutara zabaldu nahi du Jaurlaritzak.
Gehiago

Adi Osasun Sailaren jarraibide berriei

Positibo kasu uholdearen aurrean, protokoloak aldatu ditu Osasun Sailak. Hala, Arrisku taldekoak diren pertsonei soilik egingo die Osakidetzak PCR proba eta jarraipena.
Gehiago

Osasun egoera dela eta, PUZGARRIAK ATZERATU EGINGO DIRA

Azken egunetan Covid-19 gaitzak Zaldibian izan duen zabalpena dela eta Zaldibiako Udalak urtarrilaren 5erako antolaturik zituen puzgarriak atzeratzea erabaki du. 
Gehiago

Osasun Sailak jarraibide berriak ditu

Omikron aldaeraren zabalpen azkarrak eta Osakidetzak behar adina bitarteko ez izateak, besteak beste, Osakidetzako Lehen Arreta mugaraino eraman dute. Osasun Sailak jarraibide berriak jarri ditu, herritarrei "auto-zaintza" eskatuz. Hala, hemendik aurrera "Osakidetzak ez die jarraipenik egingo covid-19an positibo eman duten pertsonei, ez badira kolektibo zaurgarrietakoak edo txertatu gabeko pertsonak".

Aldaketa hauen aurrean herritar askok agertu dizkigute galdera eta zalantzak. Horregatik, atal honetan Osasun Sailaren jarraibideak jaso ditugu:
Gehiago

LABIak erabaki berriak hartu ditu

Ostalaritzari eta edukierei eragingo diete gaurtik eta gutxienez urtarrilaren 28ra arte indarrean izango diren neurriek. Osakidetzak, era berean, probak egiteko eta jarraipenerako sortzen ari den ezintasunaren aurrean, protokolo berria jarri du. Jarraian informazio osoa:
Gehiago

Covid Ziurtagiria eremu itxi gehiagotan eskatuko dute gaurtik

Atzo, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epaileek baimena eman zioten Eusko Jaurlaritzari COVID ziurtagiria eremu itxietara zabaltzeko eta gaurtik indarrean den dekretuak zehaztu ditu eremu horiek. Jarraian ikusi ditzakezu:
Gehiago

Osasun Larrialdi egoera aktibatu da

Osasun-larrialdiko egoera gaur aktibatu da berriro Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Covid-19aren pandemia dela eta. Abenduaren 3an bildu den LABI batzordearen bilerak, momentuz neurri bakarra hartu du: Covid ziurtagiria indarrean jartzea. Jarraian xehetasunak:
Gehiago

Plazaratu dituzte dekretua eta gaurtik indarrean diren prebentzio neurriak

Gaur urriak 7, EHAAean plazaratu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lehendakariaren dekretua eta Osasun sailak zehazturiko prebentzio neurriak.
Gehiago

Bihar, amaiera emango zaio osasun larrialdiari

2021eko urriaren 5ean larrialdi egoeraren amaiera iragarri du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lehendakariak komunikabideen aurrean. LABIren azken batzorde bileraren ondotik, ostegunean indarrean dauden neurri gehienak bertan behera geratuko direla jakinarazi du.
Gehiago

Beste 1200 erosketa bono jarriko dira eskuragarri

Larunbat honetan, goizeko 11etatik 13:00etara plazan eskuragarri jarriko dira Erosketa bonoak eta geratzen diren Mondeju pintxoaren bonoak. Aurrez bonorik hartu ez dutenek soilik eskuratu ahalko dituzte azken erosketa bonoak larunbat honetan.
Gehiago

Erosketa bonoak banatu dira eta mondeju pintxoaren bono batzuk geratzen dira

Larunbat eguerdirako amaitu ziren erosketa bonoaren 3. edizioko txartel guztiak. Mondeju pintxoaren bono batzuk geratzen dira eskuragarri Udaletxean. Azken urte eta erdian, erosketa bonoen bidez, gutxienez 54.000 euro herrian gastatzen direla bermatuko dugu. Hauspo honekin herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuei bultzada eman nahi badiegu ere, ezin dugu ahaztu gure eguneroko erosketa dela gure komertzio txikia bizirik mantentzen duena.
Gehiago